Bizkaia:talent-ek Milanen egindako RLMN topaketan parte hartu du
2015/10/27
Bizkaia:talent-ek Lanbiderekin eta Prospektikerrekin batera parte hartu du urtero bezala Europako Lan Merkatuetako Eskualdeko Behatokien Sareak (EN RLMM) antolatzen duen urteko topaketan, eta Italiako Milango Milano-Bicocca Unibertsitatean egin da urriaren 15ean eta 16an. Aurton, BIG DATA eta trebetasun profesionaletako desorekak izan dira gai nagusiak.
Urriaren 15ean, osteguna, Europako Sarearen urteko topaketa egin zen eskualdeko lan-merkatuko behaketari buruz (EN RLMM), eta, bertan, Big Data eta lan-merkatuetarako politiken konplexutasuna izan zituzten hizpide: eskualdeko eta tokiko lan-merkatua behatzeko ikuspegi berriak, trebetasunetako desorekak murriztu nahian.
Urriaren 16an, ostirala, EN RLMMko Europako 5. eguna egin zen, eta lan-merkatuaren garapen jasangarria sustatu zen: Europako eskualde eta udalerrietako behatokien eta bitartekarien zeregina izan zen aztergai nagusia.
Programak osorik ikusteko: www.regionallabourmarketmonitoring.net