Bizkaia Talent

Albisteak

Travel + Leisure-k munduko 15 hiribururik hoberenen artean sailkatu du Donostia

Miguel Ángel García
  • “25 Best Cities in the World” rankingean agertzen den estatuko hiri bakarra da, bisitatzeko munduko 25 hiri onenen artean.

New Yorkeko Travel + Leisure aldizkariak (4,8 milioi irakurle) World’s Best Awards sarien bozketen emaitza argitaratu du, urtero bere irakurleei hainbat helmuga turistiko (uharteak, hotelak, hiriak, gurutzaontziak..) balioesteko egiten duena.

Hirien kategorian Donostia ageri da, hobekien balioetsitako 25 hirien artean baitago. Zehazki, Euskal Herriko hiria zerrendako 15. postuan dago, 100etik 88.87ko puntuazioarekin, Erromaren atzetik.

25 hirien rankinga Asiako 10 hirik, Europako 9k, Ameriketako 5ek eta Afrikako batek osaturik dago. Lehen postuan San Miguel de Allende (Mexiko) dago, 93.54 punturekin; bigarren, Udaipur (India), 91.63 punturekin; eta hirugarren, Istanbul (Turkia) 91.32 punturekin.

Munduko bigarren hiri txiki onena
Ez da Donostiak azkenaldian jaso duen sari bakarra, izan ere, munduko bigarren hiri txikirik onena dela ere dela dio Condé Nast Traveller bidaia-aldizkariak; 800.000 irakurlek Reader’s Choice Awards inkestaren 34. edizioan parte hartu ondoren.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×