Euskadiko osasun publikoa Estatu espainoleko onena da
Osasun Publikoaren Aldeko Elkarteen Federazioaren txostenean, puntuazio handiena lortu du
Euskadiko eta Nafarroako osasun-zerbitzuak onenak dira, Osasun Publikoaren Aldeko Elkarteen Federazioak (FADSP) 2017an egindako txostenean adierazten den bezala.
Orain dela 10etik gora urtetatik erakunde publikoak urtero egiten duen txostenean, honako arlo hauetako parametroak hartzen dira kontuan: osasun-zerbitzuen finantziazioa, baliabideak eta jarduera; farmaziako gastua; herritarren iritzia; itxaron-zerrendak; eta osasun-arloko pribatizazioa, besteak beste. Hartara, bigarren urtez jarraian, Euskadik puntuazio onena lortu du berriro, ustezko 114 puntuetatik 90 jasotzean. Ondoren, Nafarroa (90 puntu ere bai), Aragoi (82) eta Asturias (79) daude.
AURREKONTU HANDIAGOA
FADSPko sailkapenean lehenengoak diren Euskadin eta Nafarroan, 2016ko per capita osasun-aurrekontua 1.632 eta 1.633 eurokoa izan zen biztanleko. Hori dela eta, Andaluziako 1.106 euroetatik oso urrun daude.
Era berean, Euskadi da arreta espezializatuko erizain gehien dituen erkidegoa (4,42), eta Nafarroako Erkidegoa da biztanleko mediku espezialista gehien dituena (2,39).
Baliabideen kopurua hain desberdina denez, kirurgiarako itxaron-zerrendetan dauka eragina, horren arabera luzeagoak edo laburragoak direlako. Izan ere, premiazkoa ez den kirurgiarako batez besteko atzerapena 182 egunekoa da Kanarietan; eta, Euskadin, 50 egunekoa baino ez.