Bizkaia Talentek nazioarteko zientzialariei irekiko dizkie Euskadiko ateak SCIENCE+, ERA Career Day Bilbao topaketaren bidez
2017/08/02
Ekitaldia irailaren 18an, 19an eta 20an egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan
Honako arlo hauetako informazioa eskaintzea dauka helburu: nazio-mailako zein Europako finantziazio-aukerak, akademia ez beste aukera profesional batzuk eta ikerketa-ibilbidean bertan mugikortasun geografikorako dauden aukerak
Zientziaren munduan, ondo baino hobeto prestatutako milioika profesional hartzen dituzte nazioarteko proiektu eta ikerketetan.
Aitzakia aparta denez eta lan-arlo horrek eskaintzen dituen aukera profesionalak zein akademikoak babestu eta zabaldu egin nahi dituenez, Bizkaia Talentek irailaren 18an, 19an eta 20an Bilboko Bizkaia Aretoan egingo den ERA Career Day Bilbao topaketa antolatzen lagunduko du, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrarekin eta FECYTrekin batera (Espainiako Zientzia eta Teknologiarako Fundazioa). Laguntzaileen artean, honako hauexek ere badaude: Alemaniako Errepublika Federaleko Zientzialari Espainiarren Elkartea (CERFA) eta Erresuma Batuko Zientzialari Espainiarren Elkartea (CERU).
Ekitaldia bera Euraxess Career Day – Euescada proiektuaren barruan dago kokatuta, eta ahalik eta informazio gehien eman nahi die ikasketak amaitzen ari diren unibertsitarioei eta Estatu espainolean euren aukera profesionalak ebaluatzen ari diren ikertzaileei.
Horrela, SCIENCE+ ERA Career Day topaketan, honako arlo hauetako informazioa eskainiko da: nazio-mailako zein Europako finantziazio-aukerak, akademia ez beste aukera profesional batzuk, ikerketa-ibilbidean bertan mugikortasun geografikorako dauden aukerak, ikertzaileen gaitasunak zein trebetasunak eta nola hobetu…
“Oso topaketa interesgarria izango da ikasketa zientifikoak egiten ari direnentzat, ikertzaileentzat edo zientziarekin nahiz ikerketarekin lotutako beste aukera profesional batzuetan dihardutenentzat, hobeto prestatuta eta informatuago egongo direlako euren garapen profesionala antolatzeko orduan”, adierazi du Bizkaia Talenteko gerentea den Ivan Jimenezek.
Antolatutako saioez gain, profil profesional zientifikoen inguruko interesa duten ordezkariak bisitatzeko eta haiekin batzartzeko aukera ere izango dute bertaratutakoek, Career Day topaketan ere parte hartuko dutelako.
PROGRAMA:
+ Irailaren 18a (astelehena)
08:15. Erregistroa
09:00 Hasiera-ekitaldia
09:30 #1. saioa. The R&D&I Ecosystem I: Research in academia
Itziar Alkorta, Biofisika Institutuko zuzendaria (Centro Mixto CSIC, UPV/EHU))