Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Donostiako euskal hiria, ‘Munduko helmuga gastronomiko onena’

2018/01/08

Donostiak ‘Munduko helmuga gastronomiko onena’ titulua irabazi du. Ez da berria euskal hiria turisten helmuga gustukoenen artean egotea bidaiatzeko orduan, baina bada albistea cateringeko multinazional batek bere zerrenda-buru aukeratzea. Zerrenda hori egiteko orduan, honako faktore hauek hartzen dira kontuan: biztanleko dauden establezimenduen kopurua, aniztasuna eta gastronomiako adituen iritziak (20.000 kazetari eta kritikari aipatu ditu enpresak).

Sailkapen hori egiteko, txostena egin duen Caterwings enpresak hamar irizpide ezarri ditu, eta jateko orduan turisten ustez onenak diren 100 hiriak erkatu ditu. Besteak beste, honako faktore hauek hartu dituzte kontuan: produktuen kalitatea, eskaintza gastronomiko ugaria, kritikarien iritziak edo barazkijaleentzako aukerak. Donostia zerrenda-burua da, eta Tokio eta New York daude bere atzean.

Kalitatea eta ugaritasuna

Caterwings enpresaren esperientziaren arabera, ondo jateko hiri onenak bilatu nahi izanez gero, eskaintza gastronomikoaren kalitatea eta ugaritasuna hartu behar ziren kontuan. Azterlanean, janariaren eskuragarritasuna eta prezioa ere hartu dira kontuan. Hori dela eta, kalkulatu egin zen zenbat ordu lan egin beharko zuen gutxieneko soldata daukan norbaitek jatetxe batean bi lagunentzako afaria ordaindu ahal izateko.

Horrez gain, kaleko janariaren kalitatea nolakoa den eta, jatetxeen aldean, janari azkarreko kateen ehunekoa zenbatekoa den ere izan zuten aztergai. Irizpide horiei guztiei puntuazio bana eman zitzaien, ‘Munduko helmuga gastronomiko onena’ tituluko azken indizea zehazteko.

Hona hemen 100 hirien artean puntuazio onena lortu duten hamar hiriak:

1– Donostia. Puntuazioa guztira: 8,09

2– Tokio. Puntuazioa guztira: 7,98

3– New York. Puntuazioa guztira: 7,81

4– Bartzelona. Puntuazioa guztira: 7,72

5– Singapur. Puntuazioa guztira: 7,58

6– Paris. Puntuazioa guztira: 7,54

7– Madril. Puntuazioa guztira: 7,47

8– Lima. Puntuazioa guztira: 7,44

9– Londres. Puntuazioa guztira: 7,41

10– Munchen. Puntuazioa guztira: 7,31

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×