Bizkaia Talentek diplomak banatu dizkie Talentia Skills eta Be Basque Ambassadors programetako parte-hartzaileei
- Graduko eta graduondoko 122 ikaslek, Bizkaian ahalmenik handiena dutenek, egiaztagiriak eskuratu dituzte programa biak burutu ondoren.
Joan den ekainaren 21ean, Bizkaia Aretoan, Bizkaia Talentek 2023/2024 ikasturtean Talentia zerbitzuko Talentia Skills eta Be Basque Ambassadors programak burutu dituzten unibertsitateko ikasleei diplomak banatzeko ekitaldia egin zuen. Programa biek tokiko unibertsitate-talentuak aurrera egitea dute xede, gaitasunak garatuz eta Bizkaiko enpresa-errealitatea ezagutaraziz.
Ekitaldian bildutakoen artean, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saileko Foru Diputatua, Ainara Basurko; EHU – Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordea, Fernando Tapia; Deustuko Unibertsitateko Ekintzailetzaren eta Enpresa Harremanen Errektoreordea, Víctor Urcelay; Mondragon Unibertsitateko Errektoreorde Akademikoa, Jon Altuna; Bilbao Metropoli-30eko zuzendaria, Idoia Postigo; Bizkaia Talenteko zuzendari kudeatzailea, Ivan Jimenez; eta elkargo profesionaletako ordezkariak izan ziren.
Foru Diputatuak, ikasleak zoriondu ondoren, honako hau nabarmendu zuen: “Talentia zerbitzuaren oinarrietako bat enpresen eta mundu akademikoaren arteko lankidetza da, zeinak unibertsitate-talentua bultzatu eta gazteak lan-merkatuan txertatzea errazten duen”.
Diploma jaso zuten ikasleek Julen Ferro Talentia Skillseko ikasle ohiaren hitzak ere entzun zituzten, programak mesede egin ziola eta bertan bereganatu zituen trebetasun eta ezagutzek nazioarteko esperientziak bizitzeko ateak ireki zizkiotela, hain zuzen ere.