Bizkaia Talentek prestakuntza handiko profesionalen eta ikertzaileen erregularizazioari buruzko saio teknikoa egin du
- Ekitaldian, Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak parte hartu du.
Joan den maiatzaren 23an, Bizkaia Talentek saio teknikoa egin zuen ekintzaileei eta haien nazioartekotzeari laguntzeko irailaren 27ko 14/2013 Legearen esparruan prestakuntza handiko profesionalen eta ikertzaileen erregularizazioarekin lotutako azken berritasunak azaltzeko enpresei.
Saioan, Bilboko Merkataritza Ganberan, hainbat enpresatako berrogeita hamar ordezkari baino gehiago bildu ziren eta, lege-berritasunak zuzenean ezagutzeaz gain, orientazioa jaso zuten.
Saioa Carmen Méndez de Castro Bizkaia Talenten Relocation Zerbitzuaren arduradunak inauguratu zuen: nazioarteko talentua kontratatzeko eta arrakastaz integratzeko zenbait aholku eman eta funtsezko kontuak azaldu zituen, besteak beste pertsonaren egungo nazionalitatea eta bizilekua, garatu beharreko jarduera eta egoera zibila.
Jarraian, Luis Esteban-Manzanares Fernández-Roldánek, Immigrazioko eta Nazioarteko Mugikortasuneko Zuzendariordeak (Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioa), legerian izandako azken berritasunak aurkeztu ondoren, prestakuntza handiko profesionalei -txartel urdina eta nazionala-, ikertzaileei – nazionala eta EB-, enpresa barruko mugimenduak egiten dituzten langileei eta horien guztien senideei interes ekonomikoko arrazoiengatik Espainian sartzea eta geratzea ahalbidetzen dieten bizileku- eta lan-baimenen eguneratze zehatza eskaini zuen.
Saioari amaiera emateko, bertaratuek elkarri esperientziak kontatzeko eta harremanetan sartzeko aukera izan zuten networking-gune batean. Parte-hartzaileek ondo baloratu zuten saio teknikoa, aurkeztutako informazioa argia eta erabilgarria dela azpimarratuta, zalantza zehatzak argitzeko aukera balioesteaz batera.