Bizkaia Talentek Shape Iberia 2018ko antolakuntzan hartuko du parte
- Gazteen talentua sustatzea helburu, lankidetza-hitzarmena sinatu du Global Shapers Bilbao Hubekin.
Bizkaia Talentek eta Global Shapers Bilbao-Euskadi Gizarte Berrikuntza Elkarteak, Global Shapers Bilbaok, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gizartearen zerbitzura egongo diren eta toki-eragina izango duten jarduerak garatzeko. Bi erakundeen arteko elkarlana Shape Iberia 2018 ekitaldian gauzatuko da, zeina Bilbon antolatuko den irailaren 28, 29 eta 30ean.
Global Shapers Bilbao etorkizuneko liderren sare globala da. Munduko Ekonomia Foroak sustatzen du, eta, “pentsatu globalki, eta tokian-tokian ekin” filosofia abiapuntu, mundu-mailako, eskualdeko nahiz tokiko agendan eginkizun aktiboa betetzea du helburu. Egun, 450 nodo daude munduan, 169 herrialdetan eta 6.000 sharper baino gehiago dituzte.
Espainiako estatuko eta Portugaleko 40 gazte inguru (erreferenteak guztiak) bilduko ditu Shape Iberia 2018k, eta bi herrialdeetako parte-hartzaileen artean lankidetzako sinergiak sortzeko balioko du. Halaber, ekonomia zirkularraren arloko zenbait adituk hitzaldiak emango dituzte ekitaldian, hala, errefentzia-puntu bihurtuko du Bilbo gazteen talentua sustatzeari dagokionez.