Bizkaia Talent “50 Smartest Companies of the Year 2021” zerrendan sartu du The Silicon Review agerkariak
2021/09/15
- Estatu Batuetako argitalpenak talentuaren kudeaketan jarduten duten beste erakunde batzuen gainetik nabarmendu du euskal elkartea.
The Silicon Reviewk, negozioen eta teknologiaren arloko profesionalentzako mundu-mailako argitalpen eta online komunitateak, urtero osatzen duen “50 Smartest Companies of the Year” zerrendan jaso du Bizkaia Talent, 2021eko edizioan, honako hau azpimarratuta: “Mundu-mailan talentuaren kudeaketan jarduten duten hainbat erakundek zerbitzu bikainak eskaintzen badituzte ere, Bizkaia Talent gainerakoetatik bereizten da”.
The Silicon Reviewren aitorpenaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiak sustaturiko elkarteak beste bi sari jaso ditu aurten. Lehenak, South East Star aldizkari britainiarrarenak, Bizkaia Talentek lurraldeko talentuaren kudeaketan egiten duen “lan bikaina” goretsi zuen. Bigarrena EMG Publishing argitalpen britainiarrak eman zion, eta, haren arabera, Bizkaia Talent “talentuaren kudeaketaren esparruko erakunderik onena da”.
“Gure helburua da Euskadiko lider bihurtzeko eta Europan erreferentziazko eredu izateko lan egiten jarraitzea, goi-mailako prestakuntza duten pertsonen kudeaketari dagokionez, zientzia, teknologia eta enpresaren esparruetan”, adierazi du Ivan Jimenez Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaileak hedabide iparramerikarrari eskainitako elkarrizketan.
Jimenezen esanetan, hori egungo egoeran lortzeko, non talentu-eskasia gero eta handiagoa den ekonomia aurreratuetan, “mundu-mailako estrategia beharko dugu edonon lan egiten duen eta bizi den talentua erakartzeko, atxikitzeko eta, batez ere, harekin konektatzeko”.