Bizkaia Talent

Albisteak

6 hilabeteko luzapen automatikoa atzerritarren bizileku- eta lan-baimenetarako

Prórroga automática de 6 meses para los permisos de residencia y trabajo de extranjeros
  • Europar Batasuneko (EB) herritarren senideen txartelen baliozkotasuna ere hedatu egingo da alarma-egoeran, bai eta hura amaitu eta gehienez sei hilabetez ere

Gobernuaren xedea da alarma-egoera amaitutakoan atzerritarrak ez egotea legez kanpoko egoeran. Migrazioen Estatu Idazkaritzak automatikoki luzatuko ditu alarma-egoeran iraungiten diren edo hura deklaratu aurretiko hiru hilabeteetan, alegia, martxoaren 14aren aurreko hiru hilabeteen barruan iraungi ziren bizileku-, lan- edo ikasketa-baimena guztiak, Atzerritarren Bulegoan haietako bakoitzerako banako ebazpena eman izan behar gabe.

(SND/421/2020) agindua, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak proposatuta Osasun Ministerioak sinatua, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu da, Espainiako estatuan bizi eta lanean ari diren atzerritarren segurtasun juridikorik eza saihestea helburu.

Zazpi artikulutan banatuta, Ministerioaren aginduak aldi baterako bizileku- eta/edo lan-baimenen luzapena ezarri du, bai eta beste hauena ere: ikasketak egiteko egonaldia, ikasleen mugikortasuna, lanez kanpoko praktikak edo atzerritarrei buruzko araudian jasotako boluntariotza-zerbitzuak.

Europar Batasuneko (EB) herritarren senideen txartelen baliozkotasuna ere hedatuko da alarma-egoerak iraun bitartean, bai eta hura bukatu eta gehienez sei hilabetez ere.

Era berean, aginduak atzerritarren nortasun-txartelen luzapen automatikoa ezarri du, iraupen luzeko egonaldietarako emandakoena, hala nola 90 egunetik beherako egonaldiena.

Alarma-egoeran iraungiko diren iraupen luzeko bisak eta ikasketak egiteko 180 egunetik beherako egonaldietarakoak ere hiru hilabetez luzatuko dira, baldin eta titularra osasun-krisiak eragindako arrazoiengatik ezin izan bada itzuli bere jatorrizko herrialdera.

Alarma-egoeran atzerrian dauden adi baterako bizileku- eta/edo lan-baimenen titularrek, hala nola Europar Batasuneko (EB) herritarren senideen txartela dutenek edo luzaturiko iraupen luzeko txartela dutenek, beren indarreko bidaia-agiria eta iraungitako Atzerritar Nortasun Txartela aurkeztu beharko dituzte Espainiako estatuan sartzeko.

Azkenik, osasun-krisiagatik lurralde espainiarrera itzuli ezin izan diren pertsonei atzerrian emandako egunak ez zaizkie kontuan hartuko bizileku-jarraitutasuna ezartzeko orduan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×