Bizkaiko 8 enpresak eta unibertsitateko 170 ikaslek hartu dute parte Skillathonen bigarren edizioan
2021/06/16
- Oraingoan, parte-hartzaileen erronka izan da enpresa baten hautaketa-prozesu ideala diseinatzea.
Iaz eginiko Skillathon online dinamikaren lehenengo edizioan izandako arrakasta gogoan, Bizkaia Talentek beste edizio bat antolatu du aurten, non Bizkaiko puntako erakundeak unibertsitateko graduko ikasleekin, ahalmenik handiena dutenekin, bildu diren benetako erronka bati irtenbidea topatzeko.
Erronka hori enpresa baten hautaketa-prozesu ideala sortzea izan da, betiere Z Belaunaldiaren ikuspuntutik. Helburua da hautaketa-prozesu horrek aurrera egin ahala aurrehautaturiko pertsonek enpresan lan egiteko duten interesa ere areagotzea, eta, azkenean hautatuak diren ala ez alde batera utzita, esperientzia positiboa bizitzea prozesu osoan.
Bigarren edizio honetan, iazko erakunde-kopuruaren bikoitza izan da, zortzik hartu dute parte, zehazki, sektore eta tipologia desberdinetakoak: Dibal, Euskaltel, Fineco, Ingeteam, Innitius, Maier, Ormazabal eta Sener.
Ikasleei dagokienez, unibertsitateko 170 ikaslek (EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea) hartu dute parte Skillathonen, 37 taldetan banatuta. Ikasleok guztiak izan dira bigarren eta hirugarren mailakoak, eta denak parte hartzen ari dira Talentia Skills bikaintasun-programan, zeharkako trebetasunen garapenean ardazturikoan.