Bizkaiko ahalmen handieneko unibertsitate-ikasleek Skillathon-en 4. edizioan parte hartu dute
2023/04/17
- 102 ikasle gaztek lurraldeko 8 erakunderi haien enplegatzaile-marka garatzen lagundu diete, millenial-en osteko belaunaldia erakar dezaten.
Talentia Skills bikaintasun-programaren esparruan, Bizkaia Talentek Skillathonen beste edizio bat egin du berriki Bilbao AS Fabrik-en, non EAEko hiru unibertsitateetako (EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea) ahalmen handiko 100 ikaslek baino gehiagok benetako erronka bati aurre egiteko lan egin duten.
Skillathonen laugarren edizioko erronka Bizkaiko puntako zortzi enpresaren (Alterity, Arteche, BCAM – Matematika aplikatuen ikerketa-zentroa, Fineco, ITP Aero, Maier, Ormazabal eta Zunibal) Employer Branding estrategia eratzen laguntzea izan da, enpresok Z Belaunaldiarentzat lan egiteko toki erakargarriak izan daitezen.
Horretarako, ikasleek Employee Value Proposition (EVP) balio-proposamenari buruz hausnartu dute, alegia, enpresa batek bertan lan egitea merezi izateko eskaini behar duenari buruz: lan-kultura, lan-baldintzak, kide izatearen sentimendua, hazteko aukerak, onurak, etab. Hala, ikasleek erakunde parte-hartzaileei beren enplegatzaile-marka sendotzen lagundu diete, horrela talentua gaztea erakar dezaten.
Metabertsoari eta errealitate areagotuari buruzko tailerra
Skillathoneko parte-hartzaileek Metabertsoari eta Errealitate Areagotuari (EA) buruzko tailer batean parte hartzeko aukera ere izan dute, CreativiTIC-en eskutik, eta hurrengo saioan, praktikoan, Skillathoneko proposamenen prototipoak EAn egin ahal izango dituzte.