Bizkaiko ahalmen handieneko unibertsitate-ikasleek talentua fidelizatzen lagundu diete lurraldeko enpresei
- Bizkaia Talenten Talentia Skills programako parte-hartzaileek, Z Belaunaldiko gazteek, Bizkaiko puntako enpresentzako talentua fidelizatzeko estrategia diseinatzeko erronka izan dute Skillathon ekimenaren azken edizioan.
Hirugarren urtez jarraian, Bizkaia Talentek Skillathon antolatu zuen duela gutxi, diziplina anitzeko taldeetan oinarritutako dinamika parte-hartzailea, non Bizkaiko puntako zazpi erakunde Euskadiko hiru unibertsitateetako 160 ikaslerekin bildu zituen benetako erronka bati irtenbidea topatzeko helburuz.
Aurreneko bi edizioetako erronken ondoren, alegia, millennial osteko belaunaldia nola erakarri eta haren ikuspegitik hautaketa-prozesu ezin hobea nola sortu, aurten talentuaren fidelizazioari heldu zaio.
Parte hartu zuten erakundeek (Alterity, Apnabi, Erhardt, Faes Farma, Hodeia Digital, IMQ eta Woza Labs) Z Belaunaldiaren itxaropenak eta asmoak islatzen dituzten hainbat proposamen jaso zituzten, etorkizunean langile izango dituztenenak, hain zuzen ere. Proposamenetan, prestakuntzarako eta garapen pertsonalerako dinamikak daude, bai eta munduko edozein lekutatik telelanean aritzeko aukera ere, besteak beste.
Metabertsoari eta errealitate areagotuari buruzko tailerra
Skillathoneko partaideek Metabertsoari eta Errealitate Areagotuari (EA) buruzko tailer batean parte hartzeko aukera ere izan zuten, CreativiTICen eskutik. Saioan, gaiari buruzko oinarrizko jakingarriak ikasteaz gain, Skillathoneko proposamenen prototipoak EAn egin ahal izan zituzten.