Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Slush, startupen mundu mailako ekitaldi handia, Bilbora iritsi da

2025/02/10

Slush
  • 20 herrialdetako 200 inbertitzaile baino gehiagok 150 startup baino gehiagorekin eta nazioarteko berrikuntzaren eragile garrantzitsuenekin bat egingo dute euskal hirian.

Slush-ek, urtero Helsinkin (Finlandia) egiten den berrikuntzako topaketa global ospetsuak, Bizkaiko eta Bilboko ekosistema aukeratu du eskualdean lehen aldiz egingo duen ediziorako egoitza gisa, azken urteotan lau kontinenteetako hainbat herrialdetan hainbat edizio egin ondoren.

Eusko Jaurlaritzak —SPRI enpresen garapenerako agentziaren bitartez—, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak emandako laguntzari esker, ekitaldia otsailaren 20an izango da Bilbao Exhibition Centre-n (BEC). Bertan, nazioarteko 200 inbertitzaile baino gehiago bilduko dira, VCak, venture debt-a, corporate venture capital-a eta business angels-ak batuta, 150 startupbaino gehiagorekin eta nazioarteko berrikuntzaren funtsezko eragileekin, zubi bat sortzeko Europako hegoaldearen eta Europako iparraldeko eta Baltikoko ekosistemen artean.

Bilbao Slush’D ekimena Slush ekitaldi globalaren hedapena da, startup-en hazkundea bizkortzeko eta tokiko berrikuntza-ekosistemak nazioarteko komunitatearekin konektatzeko diseinatua. Euskadin, ekitaldia eskualdearen ezaugarri berezietara egokituko da, eta bidea emango du lotura ezartzeko, batetik, Europako iparraldeko eta Baltikoko ekosistemen eta, bestetik, Europako hegoaldean liderra den berrikuntzarako hub baten dinamismo ekintzailearen artean, ekintzailetza-politikek eta enpresen eta startup-en sustapenak babestuta.

BayLoop Ventures buru duen ekitaldiak, panelen programa oso bat izango du, mundu mailako adituekin, eta, horrez gain, startup-en lehiaketa bat, eskalagarritasunaren, jasangarritasunaren eta negozio-eredu globalen inguruko tailer interaktiboak, eta lankidetza estrategikoa eta ekosistemaren eraldaketa globala sustatuko duten networking-saioak.

BILBAO SLUSH’D 2025

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×