Bizkaia Talent, “talentua errekrutatzeko erakunderik erakargarriena” Small Business Awards sarietan
2022/01/13
- Corporate Vision Magazine argitalpen britainiarrak bigarren urtez jarraian saritu du euskal elkartea.
Bizkaia Talentek, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako elkarteak, Corporate Vision Magazineren Small Business Awards saria jaso du berriro, zientziaren, teknologiaren eta enpresaren arloetan giza kapitala sustatzeko eta indartzeko egiten duen lanagatik.
Agerkari britainiarrak Be Basque estrategia nabarmendu du, adieraziz “digitalizazioaren bidez berritzeko duen gaitasuna dela eta, talentu-kudeaketaren esparruan jarraitu beharreko eredua” dela, eta erantsi du Bizkaiak bikainki ulertzen duela nola mantendu eta erakarri talentua, bai eta datozen hamarkadetan horrek funtsezko papera jokatuko duela ere eskualdean, zeinak, lurraldearen garapen orokorra bultzatzea xede, talentua erakartzeko eta fidelizatzeko egiten ari den apustua sendotzen duen.
Corporate Vision
Corporate Vision Magazine argitalpen britainiarrak 155.000 harpidedun ditu mundu osoan, tartean negozioen esparruko liderrak, eta horiei guztiei gai hauen gaineko albiste eta artikulu korporatiboak eskaintzen dizkie: enpresa-estrategia, kasu korporatiboen azterketak, gorantz egiten ari diren joerak, lidergoa, hazteko aukerak eta enpresa-lider nagusien erronkak.
Urtero, enpresa txikien komunitateak mundu-mailan eskaintzeko duen onena bilatu eta Small Business Awards sariarekin aitortzen du. Beste sari batzuk ere ematen ditu, alor hauetan: automozioa, adimen artifiziala, abiazioa, merkataritza elektronikoa, errekrutatzea, logistika, hezkuntza, etab.