Bizkaia Talent

Albisteak

NEM Solutions euskal enpresak Europako enpresa berritzaileenaren 2017ko saria jaso du Global Brands Magazine Awardsetan

Urtero lez, Global Brands Magazine Awards sariek munduko lider handienak aukeratu dituzte 2017. urtean. Ohi bezala, sari teknologikoei eskainitako kategoria lehiakorrenetakoa da, sektore teknologikoan munduko erreferenteak diren enpresen etengabeko garapen berritzailea aitortzeko orduan.

Arlo horren barruan, Beasaingoa den Alberto Conde Melladoren ibilbide profesionala eta NEM Solutions proiektuaren bidez egin duen ekarpena aukeratu dituzte Europako pertsonek eta proiektuek osatutako zerrenda ezin erakargarriagotik. Guztiak paregabeak izan dira euren sektorean, eta halaxe egiaztatu dute euren enpresetan maila guztietan lortutako bilakaera teknologikoaren zein berrikuntzaren bidez. Izan ere, eragin handikoak dira gaur egun, eta hurrengo urteetan ere izango dira euren sektoreetan.

Epaimahaiko kideak ospe handiko ikertzaileak dira, eta urtero aukeratzen dituzte, munduko pertsona berritzaileenak hautatzeko eta haien lidergopean arrakastatsuak izan diren enpresak saritzeko. Horrela, urteko eragin handienekoak nor diren zehazten dute kategoria bakoitzean.

NEM Solutions Europako 2017ko enpresa berritzaileena izan da sari teknologikoen kategorian, apustu bakarra egin duelako Alberto Conde kontseilari delegatuak 2007an diseinatutako eta harrezkero etengabe garatutako kultura berritzailearen alde.

Epaimahaiak erabakitakoaren arabera, NEM Solutions enpresako produktuak bakarrak dira, eta, antzeko enpresen aldean, berrikuntza bera negozio-eredura bertara daramatenez, bidea leuntzen dute industriako arlo digitalean.

Besteak beste, berrikuntza, kalitatea, proiektu bakar bezain gogoangarriak, NEM Solutions enpresako bezero galdetuekin frogatutako fidagarritasuna eta enpresaren balioen aldeko apustu irmoa dira epaimahaiak nabarmendu dituen faktoreak, baita inspirazioa eta langileen premien zainketa ere, NEM proiektuaren hasieratik bertatik.

NEM SOLUTIONS

Miramongo Parke Teknologikoan dago kokatuta, eta 2007an sortu zen, aktibo konplexuen arloko eragiketetan eta artapenean oinarritutako enpresen kontrola areagotzeko asmoz.

BIGDATA tekniken bidez sortzen den informazioan oinarritutako aktibo horien etorkizuneko proiekzioari esker, NEMek patentatutako AURA teknologiak iragaitza segurua bermatzen du digitalizazio industrialerantz, eta aktiboen premiei hartzen die aurrea, bakarrak, iraultzaileak eta gogoangarriak diren trenen eta zerbitzuen bitartez.

Gaur egun, CAF & GAMESA NEM Solutions enpresako akziodunak dira, eta partaidetzaren %50na dute. Hartara, egiaztatu egiten da garraioaren eta energiaren industriak konfiantza sendoa duela AEBko Filadelfian eta Erresuma Batuko Coventryn egoitza daukan enpresa donostiarrean.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×