Bizkaia Talent

Albisteak

Spaces Bilbao-k Be Basque Dual Career Centre programarekin bat egin du, nazioarteko profesionalaren bikotekideari hemengo gizartean eta lan-munduan txertatzen laguntzeko

Carmen Méndez de Castro (Bizkaia Talent) eta Eva Martín (Spaces Bilbao).

  • Lan malguko plataforma hau proiektu bat abiatu nahi edo lan egiteko eremu bat behar duten pertsona horien eskura egongo da

Bizkaia Talentek eta Spaces-ek, International WorkspacesGroup (IWG) talde britainiarreko kideak, hitzarmen bat sinatu eta haien arteko harremana estutu dute, xedea izanik Bizkaiaren aldeko apustua egiten duten prestakuntza handiko profesional atzerritarren bikotekideei hemengo lan-mundua ezagutzen eta bertan txertatzen laguntzea.

IWGk 3.500 zentro ditu mundu osoan, 70 estatuan eta 3 Bilbon. «Welcome home. Upss! We meant “Welcome to work» filosofiari eutsita, profesionalak etxean baleude bezala sentiarazten ditu; hori dela eta, haien eranginkortasuna eta motibazioa hobetuta, produktiboagoak dira lanean.

Egun, munduan, mugikortasun geografikoak eragin handia du prestakuntza handiko nazioarteko langileen bizi-planetan, eta halaxe izaten jarraituko du. Horregatik, gero eta garrantzitsuagoa da haien bikotekideei xede-herrialdeetako bizimodu soziokulturalean eta lan-munduan txertatzen laguntzea, funtsezkoa baita bikotekidearekin eta familiarekin bizi-proiektua gauzatu ahal izateko. Horrek guztiak eragina du gure lurraldean, ezagutzan, berrikuntzan eta sormenean oinarritutako ekonomia sustatzeko palanka baita.

Aipatu laguntza prestakuntza handiko profesionalentzako eta haien bikotekideentzako zerbitzuak berrintegratzeko estrategia (Dual Career Couples) zehaztean eta bultzatzean datza, lan-orientazioaren, ekintzailetzaren eta boluntariotzaren bidez, herrialdeko eragile eta enplegatzaileekin elkarlanean.

Carmen Mendez de Castro Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren arduradunak positiboki baloratu du akordioa: “Honen mundu globalizatuan, non talentuak hainbat hiritan lan egiten duen, bat egiteko eremua topatu dugu Eva Martinekin (Spaces Bilbaoren zuzendaria), nazioarteko profesionalei eta beren bikotekideei zeharka lagundu eta, horrela, lan malguko gune bat izan dezaten, ekitaldiak eta networkinga garatzeko tokia. Spaces Bilbaoren konexio-gaitasuna ere nabarmenduko nuke, IWGkoa izanik 3.500 zentro baititu mundu osoan”.

2006az geroztik kolektibo honi laguntzen
2006. urtetik, Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren bidez, Bizkaia Talentek gai administratiboei eta gizarteratzearekin loturikoei buruzko aholkularitza eta informazioa eskaintzen die, doan, zenbait erakunderi, guztiak ere gizarte-berrikuntzaren eta enpresa-eraldaketaren, estrategia zientifiko-teknologikoaren eta informazioaren gizartearen arlokoak, bai eta Estatuko, EBko eta hirugarren herrialdeetako prestakuntza handiko pertsonei ere. Gaur egun, Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren barruko laguntza-sarean 20 erakunde daude, zeinak aipatu ardatzei jarraitzen dieten.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×