Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talentek “Basque Spouses Programme” programa abiatu du atzerritik etorritako profesionalen bikotekideei lan-munduan txertatzen laguntzeko

2024/05/09

  • 12 herrialdetako 16 lagunek hartuko dute parte programaren lehen edizio honetan.

Mugikortasun geografikoak eragina du, oraindik ere, nazioarteko prestakuntza handiko langileen bizi-planetan. Gaur egun, profesional horien bikotekideei laguntza ematea funtsezkoa da beren bizileku berriko gizartean, kulturan eta lan-esparruan integra daitezen, ezinbestekoa bikotekidearekin bizi-plana garatuko badute.

Bizkaia Talentek, beharrizan horretaz jabetuta, “Basque Spouses Programme” programa abiatu du egun Bizkaiko-Euskadiko erakunderen batean lanean ari diren edo beren lan-ibilbidearen norabidea aldatu nahi duten profesional atzerritarren bikotekideentzat. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuko elkartea beti egon izan da kolektibo horren ondoan, laguntza eta babesa eskainiz, baina programa berria sortuta, Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren esparruan, beste urrats bat egin nahi du.

“Basque Spouses Programme”-k Euskadiko enpresa- eta zientzia-ekosistemaren ikuspegi orokorra eskainiko die parte-hartzaileei, bai eta prestakuntzaren, enplegagarritasunaren eta ekintzailetzaren arloko eragile eta programen gainekoa ere, haien integrazio soziolaborala errazteko helburuz.

Programak iraun bitartean, hots, zortzi astez, funtsezko arloak jorratzeko dinamikak eta tailerrak egingo dira, besteak beste marka pertsonalaren eraikuntza eta ongizate emozionalaren zaintza lantzeko. Gainera, parte-hartzaileek mentoring-saioetan parte hartuko dute, beren ahalmen ahalik eta handiena lortzeko eta beren lan-ibilbideari bultzada berria emateko laguntza jaso dezaten.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×