Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia talentek EURAXESSeko STUDY VISIT ospetsuetako bati egingo dio harrera, mundu zabalean talentua mugitzeko jarduera egokien eredua izateagatik

STUDY VISITen esparruan, Bizkaia-Euskadira Talentua Erakartzeko, Berton Geratzeko eta Inplikatzeko Elkarteak bere, bertako erakunde kideen eta lurraldearen ahalmen osoa erakutsiko dio EURAXESS SAREKO adituen taldeari, talentuaren mugikortasuna sustatzeko jarduera egokiengatik aitortutako erakundea da-eta.

Urriaren 25ean, 26an eta 27an, bizkaia talentek bere egoitzan egingo die harrera SARE horretako zenbait kideri. Grezia, Hungaria, Polonia, Espainia eta Estoniatik datoz, eta gaur egun erakundeak garatzen dituen programen jarduera eta metodologia nolakoak diren jakin nahi dute; esate baterako, Talentia Programa, Relocation, Bitartekaritza, Laguntzak eta International Networking, besteak beste.

STUDY VISIT izeneko azterketa-bisitaldi hori egin ahal izango da, Europako Batzordeak ekosistema erakargarriaren eta ikertzaileen mugikortasunaren sustapenerako bultzatu duen Euraxess Sarearen laguntzari esker. Bisitaldiotan, SAREKO herrialde kide europarretan garatzen diren jarduera egokiak ezagutu ahal izango dira, zabaldu eta abian jarri daitezen.

Hartara, hiru egunetan, “Drawing an Ecosystem for attracting, retaining and connecting Talent through multi-agent cooperation: bizkaia talent approach” izenburupean, elkartea bera aurkeztuko da, baita Bizkaia-Euskadirekin harremanetan dauden edo egon nahi duten 80tik gora herrialdetako 7.500etik gora profesionalek osatutako Be Basque Talent Network Sarea ere. Gaur egun, gainera, 200etik gora erakunde ere badira sare horretako kideak.

Halaber, honako hauxe ere aurkeztuko da bertan: Talentia Programa, Skills, Networkingeko zerbitzu profesionala, Ikerketarako Laguntzen Programa, Relocation eta Europa mailako Be Basque Dual Career Centre programa berritzaile bezain aitzindaria.

OSPE HANDIKO ERAKUNDEETARAKO BISITALDIAK

bizkaia talentera eta lurralde historikora egindako STUDY VISITEAN, EURAXESS SAREKO ordezkariek zientziaren zein teknologiaren euskal sarean lan egiten duten zenbait euskal erakunde bisitatu ahal izango dituzte, baita, oro har, arlo akademikoagoan eta, batez ere, industrian nahiz zerbitzuetan ikertzaileak kontratatzen dituzten erakundeak ere. Hain zuzen ere, Euskadiko indar handienetakoa denez, erreferentea da Europa mailan.

TOP III PROJECT STUDY VISITEK dirauen bitartean, Euraxess TOP III proiektua eta Estatu espainolean izan duen garapena aurkeztuko dira. Orain dela hiru urte jarri zen abian 2015eko irailaren 1ean, eta EURAXESSeko aurreko proiektuetako emaitzetan oinarritutako zerbitzu berriak egitea eta eskaintzea dauka helburu, baita sare osoak bertan eskainitako zerbitzuen nahiz produktuen jarraipena eta onarpena ziurtatzea ere.

Horrez gain, Hungariako Bay Zoltan Ltd. (BZN) enpresaren koordinaziopean, sareko kideen baterako lana indartzea eta sendotzea ere bada helburua, lehendik zeuden zerbitzuen maila sendoa dela bermatzeko. Proiektuaren aurrekontua 3,5 milioi eurokoa da, eta 38 erakundek parte hartzen dute bertan. Haietatik, 33 onuradunak dira, eta 5 hirugarrenekin daude lotuta.

Informazio gehiago dago ikusgai proiektuaren web orrian: https://topiii.eu/

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×