Bizkaia Talent

Albisteak

Abian da Bizkaiko enpresak beren talentu-estrategian trebatzeko “Talent Strategy” programaren bigarren edizioa

  • Bizkaiko 18 enpresak hartuko dute parte datozen bost hilabeteotan hezkuntza-programa honetan

Joan den urtarrilaren 28an, BAT – B Accelerator Tower-en, “Talent Strategy” gaikuntza-programaren bigarren edizioa aurkeztu zen, Bizkaiko enpresek lan-merkatuaren egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko talentua erakartzeko, atxikitzeko eta fidelizatzeko estrategia eraginkorrak gara ditzaten sortutakoarena, hain zuzen ere.

Ekimena, Bizkaia Talentek Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan bideratzen duena eta Bizkaiko Foru Aldundiak sutatutako Bizkaia with the talent estrategiaren barruan dagoena, otsailaren 4an hasiko da eta, datozen bost hilabeteotan, prestakuntza eta ekintza uztartuko ditu, erakundeek talentua erakartzeko eta fidelizatzeko duten gaitasuna sendotzeko ez ezik, kalitatezko enplegatzaile gisa finka daitezen ere.

Enpresa parte-hartzaileek employer branding-aren funtsezko oinarriak sakonki ezagutu, eta beren enpresa-ereduak balio-proposamen sendoekin nola lerrokatu aztertuko dute. Halaber, balio partekatuetan eta aniztasunean oinarritutako lan-inguruneen eraikuntza jorratuko dute, baita erakunde erreferente gisa beren posizionamendua indartuko duten onurak eta aukerak nabarmentzeko estrategiak ere. Horretarako, lehen mailako hizlariek beren esperientziaren eta ezagutzen berri emango diete, aipatutako estrategien ezarpenean inspiratzeko asmoz.

“Talent Strategy” programaren bigarren edizio honetako 18 enpresen artean, hainbat sektoretako erakunde nabarmenak daude, hala nola industriaren, teknologiaren eta zerbitzuen alorretakoak. Bakoitzak lortuko duen aurrerapenaz gain, programaren helburuen artean komunitate indartsua eraikitzea dago, elkarlana eta jardunbide egokiak partekatzea sustatuko dituena. Haien parte-hartzearekin, komunitateak 40 erakunde baino gehiago biltzen ditu dagoeneko eta, hala, Bizkaiko enpresa-sarea indartzeko funtsezko gunea da gaur egun.

IKUS ARGAZKI GALERIA HEMEN

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×