Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaiko 25 enpresak Talent Strategy programaren lehen edizioa burutu dute

  • Guztira, lurraldeko 25 erakundetako 99 ordezkarik hartu dute parte programa honetan, zeina Bizkaia with the talent estrategiaren barruan talentu-estrategiak garatzera bideratuta dagoen.

Talent Strategy gaikuntza-programaren lehen edizioa, Bizkaiko enpresek talentu-estrategiak diseina eta ezar ditzaten eratutako prestakuntza-programarena, joan den ekainaren 19an amaitu zen Bilboko San Mames estadioan diplomak banatzeko ekitaldia eginez.

Bost hilabetez, Bizkaia Talentek eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak programa hau garatu dute, beste gauza batzuen artean enpresa parte-hartzaileen aurretiko banakako diagnostikoa eginez eta talentu-kudeaketaren alorrean duten heldutasun-mailara egokitutako bi ibilbide jorratuz. Diseinatu ibilbideak enpresetan talentua erakartzeko eta fidelizatzeko estrategia koherentea diseinatzea du xede, hastapen-mailan; Lerrokatu ibilbidea, berriz, maila aurreratuko enpresentzat da, beren balio-proposamena berrikusita eta ospea sendotuta talenturako erakargarriak izaten jarrai dezaten.

San Mamesko amaiera-ekitaldian parte hartu zutenen artean, Joseba Mariezkurrena Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza, Talentu eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendaria, Ivan Jimenez Bizkaia Talenteko zuzendari gerentea, Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoa eta Borja González Athletic Clubeko Negozio eta Berrikuntza zuzendaria. Gainera, mahai-inguru batean, Mikel Aranguren Artecheko Marketin-zuzendariak, Vanessa García Generali Seguroseko Iparraldeko Lurralde Prestakuntzako Agente Kanalaren arduradunak, Igor Arrizabalaga RDT Ingenieroseko Chief Digital Officerrak eta Zuriñe Larrauri Zunibaleko Pertsonen Zuzendariak beren esperientziak azaldu zituzten.

25 enpresa prestatuta
Talent Strategyk iraun duen bost hilabeteetan, 99 lagunek jaso dute prestakuntza, denak ere enpresa hauetakoak: Afesa, Alterity, Arteche, BCAM – Basque Center for Applied Mathematics, CAF Turnkey & Engineering, Eldu, Ferchau, Fineco-Banca Privada Kutxabank, Generali Seguros, Eulen Taldea, Inetum, Ingeteam, Liftra, Merytronic (Gorlan), NTS Seidor, RDT Ingenieros, Roxall, Saitec, Sener, Serikat (Erhardt), Sidenor, Talio, Voltia, Walterpack eta Zunibal.

Bizkaia with the talent
Bizkaia with the talent Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako estrategia da, lurraldeko 40 erakunderekin batera, besteak beste unibertsitate, lanbide-heziketako ikastetxe, kluster, enpresa-elkarte, erakunde eta Bizkaiko enpresa nagusiekin, enpresek eskatzen dituzten STEM trebetasunen eta lurraldeko talentu gaituaren eskaintzaren arteko aldea murrizteko.

IKUS ARGAZKI GALERIA HEMEN

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×