Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Arrakastaz amaitu da Talentia Challengeren hirugarren edizioa

2019/07/10

  • Talde parte-hartzaileek Bizkaiko bost erakundek proposatutako erronkei begirako irtenbideak aurkeztu dituzte

Joan den uztailaren 4an, 80 bat lagun ―parte-hartzaileak, erakunde laguntzaileen ordezkariak eta Talentiako kideak― bildu ziren Bilboko Bilborock aretoan, Talentia Challenge programaren itxiera-ekitaldian parte hartzeko. Bost hilabetez lanean gogor aritu, ikasteko helburua izan duten Berlinerako eta Cambridgerako nazioarteko bidaiak egin, eta bilera ugari izan ostean, talentudun gazteek epe horretan prestatutako irtenbideak aurkeztu zituzten ekitaldian.

Bertaratutako guztiek talde-dinamika batean parte hartu ondoren, programako 35 parte-hartzaileek Apnabi, Faes Farma, ITP Aero, Seber Altube Ikastola eta Tecuniri erakutsi zizkieten erakunde horiek beraiek proposatutako erronkei erantzuteko ideiak, pitching gisa.

Lurraldeko gazteen sustapena
Talentia Challengeren bidez, Bizkaia Talentek lurraldeko talentu gaztea sustatzeko apustuari eutsi nahi dio. La Caixa banku Fundazioak babestuta, Talentia Challenge ekimen berritzailea da, eta bere xedea da goi-mailako prestakuntzadun pertsonak gure lurraldera erakartzeko, bertan gerarazteko eta berarekin loturak ezartzeko baldintzak eta prozesuak bultzatzea eta ahalbidetzea. Aurtengo edizioa aintzat hartuta, dagoeneko, 100 gaztek parte hartu dute programan, bai eta 15 erakundek ere, hauek, hain zuzen: Apnabi, Arteche, Bizkaiko Foru Aldundia, Faes Farma, Grupo Urbegi, Idom, Imar, ITP Aero, Lantegi Batuak, Parke Bizkaia, Seber Altube Ikastola, Sener, Sisteplant, Tecuni eta Vidrala.

IKUSI ARGAZKI GALERIA OSOA

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×