Bizkaia Talent

Albisteak

Talentia Callengeren laugarren edizioa egingo da, Bizkaia Talenten eskutik

  • 35 talentu gaztek egingo dute lan, Bizkaiko bost erakundek aurkezturiko erronkei aurre egiteko

Bizkaia Talentek aurrera jarraitzen du lurraldeko talentu gaztea sustatzeko apustu sendoarekin, eta, horretarako, Bizkaiko hainbat erakunde garrantzitsuren lankidetzarekin eta La Caixa Fundazioaren babesarekin, Talentia Challenge programaren beste edizio bat aurkeztu du, urtarrilean hasi eta bost hilabetez luzatuko dena.

Prestakuntza-maila handiko pertsonak lurraldera erakartzeko, bertan atxikitzeko eta geratzeko baldintzak eta prozesuak bultzatzea da ekimen honen helburua. Bertan, parte-hartzaileek enpresa baten benetako erronka bati egin beharko diote aurre.

Laugarren edizio honetan, Biolan, Elecnor, Fineco, La Caixa eta Zunibal izan dira erronka bana aurkeztu duten erakundeak. Erronka horiei irtenbidea topatzeko, 35 talentu gaztek jakintza-alor anitzeko bost taldetan banaturik egingo dute lan, hainbat profil eta alor akademikotako lagunek osaturiko taldeetan. Hala, kide bakoitzaren ekarpenak besteenekin osatuko dira, eta erronkei ikuspuntu osotik egin ahal izango diete aurre.

Taldeek team coach bat izango dute laguntzaile, prozesu osoan lagundu eta gidatuko dituena. Era berean, prestakuntza-saioak izango dituzte aholkulari espezializatuekin, prestakuntza jarraitua bermatzeko, eta ikasketa-egonaldia egingo dute Bartzelonan, aurreko edizioetan Berlin, Cambridge edo Turkun egin bezala.

Oso balorazio ona
Lehenengo hiru edizioetan, hala talentu gazteek nola erakundeen ordezkariek oso ongi balioetsi dute esperientzia. Hain ongi, ezen, adibidez, 2019ko urtarriletik ekainera bitartean egindako azken edizioaren ondoren, parte hartu duten gazteek adierazi duten programak beren garapen profesionala bizkortzen eta enpresa-munduan txertatzen lagundu diela. Era berean, enpresen % 100ek baieztatu du programan parte hartzeko gomendioa egingo lukeela.

100 parte-hartzaile eta 15 erakunde aurreko hiru edizioetan
Talentia Challengeren lehen hiru edizioetan, 100 gaztek parte hartu dute, eta programatik igaro diren 15 erakunde hauen erronkei eman dizkiete irtenbideak: Apnabi, Arteche, Bizkaiko Foru Aldundia, Faes Farma, Grupo Urbegi, Idom, Imar, ITP Aero, Lantegi Batuak, Bizkaiko Parkea, Seber Altube Ikastola, Sener, Sisteplant, Tecuni eta Vidrala.

>> IKUS ARGAZKI GALERIA OSOA HEMEN <<

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×