Bizkaia Talent

Albisteak

30 talentu gaztek Bizkaiko 5 erakundek proposatutako erronketarako irtenbideak aurkeztu dituzte

  • Diziplina anitzeko 5 talde parte-hartzaileek bukaera jarri diote 5 hilabeteko lanari Talentia Challenge programaren laugarren edizioaren amaiera-ekitaldian

Uztailaren 9an, 30 unibertsitate-ikaslek Bizkaiko Biolan, Elecnor, Fineco, Obra Social la Caixa eta Zunibal erakundeek proposatutako erronkei begirako irtenbideak aurkeztu zituzten, online saio batean. Konponbideen aurkezpenak amaiera jarri zien 5 hilabeteko lan nekezari, aholkulari espezializatuekin izandako prestakuntza-saioei eta antolatutako makina bat talde-bilerari.

Aipatu aurkezpenak egin ondoren, 5 taldeak team coachek dinamizaturiko 4 multzotan berrantolatu ziren, zeinetan ikasleek aukera izan zuten, besteak beste, prozesu osoan bizi izandako esperientzia eta jasotako ikasketa nagusia gainerakoekin partekatzeko.

Lurraldeko talentu gaztearen sustapena
Talentia Challenge programaren bidez, Bizkaia Talentek lurraldeko talentu gaztea sustatzeko apustu sendoari eutsi nahi dio. Obra Social la Caixa banku Fundazioak babestuta, Talentia Challenge programa ekimen berritzailea da, eta goi-mailako prestakuntzadun pertsonak gure lurraldera erakartzeko, bertan gerarazteko eta berarekin loturak ezartzeko baldintzak nahiz prozesuak bultzatzea eta ahalbidetzea du helburu.

Laugarren edizioa aintzat hartuta, dagoeneko, 120 gaztek eta 20 erakundek hartu dute parte programan: Apnabi, Arteche, Biolan, Bizkaiko Foru Aldundia, Elecnor, Faes Farma, Fineco, Grupo Urbegi, Idom, Imar, ITP Aero, La Caixa, Lantegi Batuak, Parke Bizkaia, Seber Altube Ikastola, Sener, Sisteplant, Tecuni, Vidrala eta Zunibal.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×