Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Talentia Challenge programako parte-hartzaileak Cambridgen izan ziren, prozesuaren nazioarteko ibilbidearen baitan

2018/06/21

  • Programako 12 parte-hartzailek prestakuntza jaso eta gora egiten ari diren enpresak bisitatu zituzten ekosistema berritzaile honetan.

Ekaineko lehen astean, Talentia Challenge programako taldeetako hainbat partaidek aurkezpenak egiteko eta jendaurrean aritzeko tekniken gaineko prestakuntza jaso zuten, Adelina Chalmers prestatzaile ospetsuaren eskutik, Cambridgeko (Erresuma Batua) parke teknologikoan.

Era berean, taldeek bertatik bertara ezagutu zituzten gora egiten ari diren enpresen coworking-guneak eta inkubagailuak; esaterako, Allia Future Business Center edo Acting Now enpresenak. Hala, enpresok garatzen ari diren proiektuetako zenbait ezagutu ahal izan zituzten.

Programa bukatzeko aste bakan batzuk falta direla, bidaiaren helburua izan zen partaideei esku artean dituzten erronketarako irtenbideak diseinatzeko ideiak topatzen laguntzea, bai eta ezagutza hedatzea eta lan egiteko bestelako ikuspegiak berenganatzea ere.

Be Basque Talent Network sareko profesionalak ezagutzen
Programako parte-hartzaileek, halaber, Be Basque Talent Network sareko zenbait profesional ezagutu zituzten, zeinak Cambridgen bizi diren. Sarea, Euskadirekin loturiko munduko handiena, goi-mailako prestakuntzadun 10.000 profesionalek baino gehiagok osatuta dago, eta balio izan zuen elkarri esperientzien eta kezken edota nahien berri emateko.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×