Bizkaia Talentek euskal erakundeen laguntzaz jaulki du Talentia Challenge Programaren bigarren edizioa Bizkaiko talentu gazteei erronka botatzen jarraitzeko
2017/12/19
- IMAR, URBEGI TALDEA, SISTEPLANT, SENER eta VIDRALA enpresek proiektu honetan parte hartuko dutela egiaztatu eta euren erronkak aurkeztu dituzte
- Hautatutako parte-hartzaileek laguntasunerako prozesupean egongo dira lau hilabetez, eta, bertan, honako hauxe izango dute: erronketan inplikatuta dagoen enpresako tutorea, taldeari garapenean lagunduko deutsan team coacha eta adituen mentoringa
Bizkaia Talentek lurraldeko goi-prestakuntzadun gazteen aldeko apustu irmoa egiten jarraitzen du, eta, eurak sustatzeko asmoz, Talentia Challenge Programaren bigarren edizioa jaulki berri du lurraldeko sistema ekonomikoko zenbait enpresa sustatzailerekin.
Ekimen berritzailea da, eta ondo baino hobeto prestatutako profesionalak gure lurraldera erakartzeko, berton geratzeko eta inplikatzeko baldintzak bultzatzea dauka helburu, euskal erakundeetako berrikuntzaren eta jakintza aurreratuaren arloak suspertzeko asmoz.
Ekimena Talentia Programa ezagun bezain beteranoan dago oinarrituta, eta, bertako zazpi edizioetatik, Bizkaian ahalmen handiena daukaten graduko azken mailako 1.000 ikasle baino gehiago igaro dira, Euskadiko hiru unibertsitateak kontuan hartuta: EHU, Deustu eta Mondragon. Horrela, gure herrialdeko errealitate zientifiko, teknologiko eta enpresarialera hurbildu dituzte, eta haien garapen profesionalean orientatu dituzte.
Bizkaia Talenteko zuzendari gerentea den Ivan Jimenezek adierazi duenez, “Talentia Challenge Programaren bidez, haraxeago joan nahi dugu, eta Talentia Zerbitzuko programa batzuetatik igaro direnei behar den moduko aukera emango diegu enpresa baten benetako erronkari aurre egiteko. Enpresak berak proposatuko du erronka hori, eta erronka horretako premietara egokitutako diziplina anitzeko ikasle-talde batek eman beharko dio konponbidea”.
Orain arte, Bizkaian erreferenteak diren IMAR, URBEGI TALDEA, SISTEPLANT, SENER eta VIDRALA enpresek baieztatu dute proiektu honetan parte hartuko dutela, eta euren erronkak aurkeztu dituzte.
Modu berean, erakundeek halaxe nahi izanez gero, lanak aurkezteko eta ebaluatzeko saioetara joan ahal izango dira, edo aurkezpenerako eta eztabaidarako saioa eduki ahal izango du nahitako talde eta lanekin.
Erronkei erantzuteko, izangaien artean hautaketa-prozesua egin ondoren, Talentia Programako edizioetan parte hartu duten diziplina anitzeko bost ikasle-talde sortuko dira. Euskal unibertsitateetako diziplina akademiko guztietako profilak, espediente akademiko onenak eta erronka bakoitzari aurre egiteko prestakuntza bereziak edukiko dituzte.
ERRONKAK
LEHENENGO EDIZIOKO PARTE-HARTZAILEEN AITORTZA
Era berean, bigarren edizioa aurkezteko ekitaldian, diplomak eman zitzaizkien lehenengo edizioko hogeita hamar parte-hartzaileei. Bertan, hain zuzen ere, honako hauexen erronkei erantzun zieten: IDOM, ARTECHE, Bizkaiko Parke Teknologiko eta Zientifikoa, LANTEGI BATUAK eta Bizkaiko Foru Aldundia bera.