Bizkaia Talentek topaketa sektorialak antolatu ditu unibertsitateko talentua Euskadiko erreferentziazko sektoreekin harremanetan jartzeko
- Euskadiko hiru unibertsitateetako 265 ikasle ari dira bilera hauetan parte hartzen, 9 kluster eta 21 erakunderekin batera.
Talentia Skills bikaintasun-programaren helburua unibertsitateko ikasleen zeharkako gaitasunak garatzea da, prestakuntza-aldian haien gidari izateaz eta Euskadiko erreferentziazko enpresa zein sektoreetara modu proaktiboan gerturatzeaz batera.
Hain zuzen ere, azken bi asteotan, Bizkaia Talentek hainbat bilera sektorial egin ditu Euskadiko hiru unibertsitateetako (Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta EHU) talentua lurraldeko puntako enpresetara hurbiltzeko eta, aldi berean, gazteek enpresok ezagutzeko.
Guztira, 12 topaketa egin dira, non ikasleek bertatik bertara ezagutu dituzten hala lan-merkatuko joerak nola egun gehien eskatzen diren profilak eta trebetasunak. Aipatu beharra dago enpresek eskatutakoaren artean faktore komunak izan direla, sektore bakoitzaren berezitasunen gainetik, hala nola talde-lana, jarrera proaktiboa, aldaketara egokitzeko gaitasuna, ingeles-maila handia edo tresna digitalen ezagutza.
12 sektoreren ordezkaritza
Oraingoan, hamabi sektore hauen ordezkaritza izan da topaketetan: aeronautika, elikadura, artea, automobilgintza, bioosasuna, eraikuntza, hezkuntza, energia, makina-erreminta, ingurumena, mugikortasuna eta IKTak. Klusterrei dagokienez, hauexek hartu dute parte: Hegan-Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkartea, Euskadiko Elikadura Klusterra, ACICAE klusterra, Basque Health Cluster, Eraikune klusterra, Euskadiko Energia Klusterra, AFM klusterra, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Aclima klusterra eta GAIA klusterra.