Bizkaia Talent

Albisteak

Hiru euskal unibertsitateetako talentu gazteak Talentia programetako diplomak jaso ditu

  • Bizkaia Talentek diplomak banatu dizkie Talentia, Talentia Skills eta Be Basque Ambassadors programetan parte hartu duten ikasleei.

Joan den ekainaren 24an, Bilboko Ingeniaritza Eskolan (EHU), Bizkaia Talentek Talentia Zerbitzuko programetan parte hartu duten 595 ikasleri diplomak banatzeko ekitaldia antolatu zuen: 2019/2020, 2020/2021 eta 2021/2020 ikasturteetako Talentia Skills – profesionaltasunerako trebetasunen programa; 2019/2020 eta 2020/2021 ikasturteetako Talentia programa; eta 2019/2020, 2020/2021 eta 2021/2022 ikasturteetako Be Basque Ambassadors programa. Izan ere, pandemia tarteko, ikasleek orain arte itxaron behar izan dute diploma ofiziala jaso ahal izateko.

Ekitaldia Ainara Basurkok eta Fernando Tapiak inauguratu zuten, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saileko Foru Diputatuak eta EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren errektoreordeak, hurrenez hurren, nork bere hitzak eskainiz lurraldeko ahalmen handieneko talentuari, Bizkaia eraldatuko duten proiektuetako erronketako asko garatuko dituen horri, alegia.

Foru Diputatuaren esanetan, “hiru euskal unibertsitateen zeregina funtsezkoa da lurraldera talentua erakartzeko eta bertan atxikitzeko eta lotzeko Foru Aldundiaren estrategian, zeinetan Bizkaia Talent oinarrizko osagaia den”. Era berean, gazteak beren burua prestatzen jarraitzera animatu zituen, eta zera esan zien: “Ekonomia Sustatzeko Sailean, zuen lan-ibilbidea Bizkaian garatu ahal izateko beharrezko baldintzak sortzeko lanean jarraituko dugu”.

Ekitaldian izan ziren hizlarien artean, Idoia Postigok, Bilbao Metropoli 30 erakundearen zuzendari nagusiak, Talentia Skillseko parte-hartzaileak programan egindako ibilbideagatik zoriondu zituen, eta Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaile Ivan Jimenezek lan-ibilbidearen garapenerako Career Development Centre tresna aurkeztu zuen, baita Bizkaiko Foru Aldundiaren bikaintasun-bekak ere.

Diploma-banaketan, honako hauek ere egon ziren: Jesús Riaño (Deustuko Unibertsitatea), Mikel Mesonero (Mondragon Unibertsitatea), Ramón Vitorica (Kimikari eta Ingeniari Kimikoen Elkargoa), Amaia Garay (Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoa) eta Alex Seoane (Ekonomialarien Elkargoa).

IKUSI ARGAZKI GALERIA OSOA

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×