Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaiko unibertsitate-talentua eta puntako enpresak harremanetan sartu dira

2024/05/13

  • Talentia Skills programako hirugarren eta laugarren mailako 150 ikaslek lurraldeko zortzi erakunderen instalazioak bisitatu dituzte

Ikasturtearen azken txanpan, Talentia Skills programaren esparruan antolatutako jarduerak ere amaitzen ari dira. Bizkaiko unibertsitate-ikasle nabarmenen zeharkako trebetasunak sustatzeko diseinatutako bikaintasun-programa horren barruan, azken hilabeteetan askotariko jarduerak egin dira, prestakuntza-tailerrak eta coaching- eta mentoring-saioak, besteak beste, datozen urteotan funtsezkoa izango den talentu emergentea elikatzeko.

Azken asteetan garatutako jardueretako bat Talentia Meet izan da, helburu nagusia lurraldeko unibertsitate-talentuaren eta enpresen arteko interakzio aktiboa sustatzea duena. Oraingoan, hirugarren eta laugarren mailako 150 ikaslek hainbat sektore eta tamainatako zortzi erakunde bisitatu dituzte, Bizkaiko enpresa-sarearen aniztasun eta aberastasunaren erakusgarri: Fineco – Banca Privada Kutxabank, Liftra, Maier, Ormazabal, Satlantis, SOC-e, Tellmewow eta Zunibal.

Halako topaketak lan-merkatuaren atarian dauden gazteen eta enpresetako giza baliabideen arduradunen arteko topagune aberasgarria izan dira. Batetik, ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte enpresa-proiektuak, lan-ereduak, ikuspegi profesionalak edo lan-ongizateko politikak; bestetik, enpresek etorkizunean kontratatzeko balizko hautagaiak identifikatu eta gazte horiek beren lehen lanari dagokionez dituzten espektatibak hobeto ulertu ahal izan dituzte.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×