Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Martxan da “Talentia Skills” profesionaltasunerako trebetasunen programaren seigarren edizioa

2020/03/04

  • Bizkaiko 200 talentu gaztek hartuko dute parte lurraldeko eta Euskadiko talentua garatzeko laguntza profesionala jasotzea xede duen egitasmo honetan

Bizkaia Talentek Talentia Skills profesionaltasunerako trebetasunen programaren seigarren edizioa aurkeztu du: unibertsitateko 200 ikaslek lan-merkatuan egun gehien eskatzen diren zeharkako trebetasunak garatuko dituzte, eta, era berean, ezagutza teknikoen gainetik, balioei, jarrerei eta beste trebetasun batzuei erreparatuko zaie.

Talentu gazteek datozen lau urteotan garatuko dituzte beren trebetasunak, hainbat tailerretan parte hartuz, besteak beste: adimen emozionala, gizarte-ekintza, marka pertsonala eta komunikazio eraginkorra. Halaber, erakundeekin bildu eta coaching- eta mentoring-saioetara joango dira.

Talentia Skillsen helburuetako bat da Euskadin profesionaltasunaren balioa sustatzen eta jorratzen lagunduko duten estrategiak garatzea, horrela enpresak produktiboagoak, berritzaileagoak eta, ondorioz, lehiakorragoak izan daitezen.

Programaren buru Bizkaia Talent da, eta koordinatzen da Bilbao Metropoli-30ekin, EHUrekin, Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta zazpi elkargo profesional hauekin: ekonomialariena, Euskal Herriko kimikari eta ingeniari kimikoena, Euskal Herriko bide, kanal eta portuetako ingeniariena, abokatuena, ingeniari industrialena, geologoena eta psikologoena.

IKUSI ARGAZKI GALERIA OSOA HEMEN

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×