Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaiko unibertsitate-talentua eta Euskadiko erreferentziazko sektoreak harremanetan sartu dira

  • Euskadiko hiru unibertsitateetako 240 ikaslek online topaketetan parte hartu dute, 9 klusterrekin eta 11 enpresarekin batera.

Bizkaia Talentek lanean jarraitzen du unibertsitate-talentua lurraldeko puntako enpresetara hurbiltzeko eta enpresok beren burua publiko gaztearen artean ezagutarazteko eta kokatzeko ere. Horretarako, Talentia Skills programako jardueren esparruan, alegia, ahalmen handieneko ikasleen zeharkako gaitasunak garatzeko bikaintasun-programaren barruan, 12 online topaketa sektorial egin dira, ikasleek lan-merkatuko etorkizuneko joerak eta egun gehien eskatzen diren profilak zein trebetasunak ezagut ditzaten.

Aipatu 12 topaketetan, honako sektore hauek hartu dute parte: elikadura (Euskadiko Elikaduraren Klusterra eta Bolton Food), artea (Guggenheim Bilbao), arkitektura (Xortu estudioa), automobilgintza (ACICAE klusterra eta Gestamp), bio-osasuna (Basque Health Cluster eta IMG Pharma Biotech), hezkuntza (EHUko ikertzaileak), energia (Energiaren Klusterra eta Ormazabal), makina-erreminta (AFM klusterra eta DANOBAT Group), ingurumena (Aclima klusterra, Sader eta Euskadiko Ekonomialarien Elkargoa), mugikortasuna (Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra), siderurgia (SIDEREX klusterra, IDOM eta SIDENOR) eta IKTak (GAIA klusterra eta LIN3S). Era berean, Talentia Skills programako partaide ohiek hartu dute parte, gaur egun beren ibilbidea sektore horietan garatzen ari direnak, beren bizipen profesionalen berri emateko.

Euskadiko hiru unibertsitateetako (Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta EHU) profil eta adar akademiko desberdinetako 240 ikaslek aipatu sektoreetako bakoitzaren erakargarritasuna ezagutu ahal izan dute, bai eta enpresek garatzen dituzten proiektuak ere, hala nola enpresok eskatzen dituzten zeharkako gaitasunak, haien ahotik: talde-lana, proaktibitatea, tresna digitalen gaineko ezagutza edo aldaketara egokitzeko gaitasuna, zeinak giza baliabideetako teknikarien artean oso garrantzitsuak diren enpresan profesional bat kontratatu ala ez erabakitzeko orduan.

Aipatu beharra dago erakundeek gehien azpimarraturiko gaietako bat izan dela ikasleek etapa akademikoa praktika profesionalak egiteko baliatu behar dutela, esperientzia bereganatzeko ez ezik, zer gustatzen zaien eta zer ez jakiteko ere, beren etorkizun profesionalari begira erabaki onenak har ditzaten.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×