Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaiko talentua, Estrategia Empresarialeko Topagunearen azken edizioko protagonista

Martxoaren 31n, ostirala, Estrategia empresarial egunkariak BIC Bizkaia Ezkerraldean antolatutako jardunaldia egin zen, eta, bertan, Bizkaiko talentua eta inguruko faktore guztiak izan ziren protagonistak.

Ekonomia eta Lurralde Garapeneko diputatuak, Imanol Pradalesek, topaketa profesionalari eman zion hasiera, euskal ekonomiak gainditu beharreko erronka demografiko handiari buruz eskaini zuen hausnarketaren bidez. Izan ere, gero eta biztanle aktibo gutxiago daude, eta goi-prestakuntzadun profesionalak erakarri behar dira hazten eta lehiakorrak izaten jarraitzeko.

Diputatuak erronkari aurre egiteko lankidetza-sareak ehundu behar direla adierazi zuen, bizkaia talenteko Be Basque Talent Network bezalakoa, adibidez: “talentuen eta aukeren sare horretan, gainditu beharreko erronka, hau da, etorkizuneko profesionalen gabezia, partekatu nahi duten 8.500etik gora profesional eta enpresa daude sartuta”.

BIZKAIA TALENT

Horrelako egoeran, talentua eta jakintza lehiakorrak izaten jarraitzeko tresna onenak direla adierazi zuen foru-diputatuak, eta gogoratu egin zuen Bizkaiko Foru Aldundiak urteak daramatzala bizkaia talenten bidez talentuari eusteko eta erakartzeko estrategia lantzen.

Imanol Pradalesen agerraldiaren ostean, Bizkaiko talentuaren garrantziari eta balioari buruzko mahai-ingurua garatu zen, eta honako hauexek parte hartu zuten bertan: bizkaia talenteko zuzendari gerentea, Ivan Jimenez; Dynakinn enpresako kidea, Nerea Leal; Neurologiako doktorea eta IIS BioCruceseko gaixotasun neuromuskularretako koordinatzailea, Virginia Arechavala; Italiako hizkuntza eta kulturako irakaslea, Daniela Gesmundo; Talentia Challenge Programako parte-hartzaile bat, Aitor Marcos; eta Velatiako Human Capitaleko arduraduna, Ainhoa Ros.

Guztiak bizkaia talentek eskaintzen dituen zerbitzu edo programetako erabiltzaileak edo onuradunak dira; esate baterako, Laguntzen Programa, Bitartekaritza Zerbitzua, Relocation Zerbitzua edo Talentia.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×