Bizkaia:talent-ek Telefónicaren eta Mondragon Unibertsitatearen laguntzaz babestuko du berriro euskal ikasleen ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko Talentum Startups Programa
2015/09/30
- Telefónicaren aurreikuspenen arabera, Euskadiren partaidetza handia izango da Talentum Startups Programaren edizio berrian, programako erkidego aktiboenetakoa da-eta.
Bizkaia:talent-ek Telefónicaren eta Mondragon Unibertsitatearen laguntzaz babestuko du ikasketa teknologikoetako ikasleen ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko Talentum Startups Programaren beste edizio bat, eta, Euskadin, oso harrera ona izan du orain arte. Programaren aurreko edizioan, euskal gazte bi izan ziren irabazleak: Mikel Rodríguezek, EHUko Telekomunikazioetako Ingeniaritzako ikasleak, laneko segurtasunerako aplikazioa diseinatu zuen jantzi adimendunen erabileraren bidez; eta Oscar Serradillak, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Informatikoko ikasleak, bideko segurtasunarekin lotutako sistema garatu zuen, gidariei errepideko gorabeheren berri emateko (bideko zuloak edo sestra-aldaketak). Bi proiektuek behar besteko laguntza jaso dute euren ahalmen guztia garatzeko. Izan ere, goi-prestakuntzarako beka ere jaso dute, hau da, 6.500 inguru euroko inbertsioa eta tutoreen zein aholkularien finantziazioa.
Mikel Rodríguezek eta Oscar Serradillak Joinnovation Jardunaldian parte hartu dute Telefónicako kontseilari delegatua den José María Álvarez-Palleterekin batera. Bertan, hain zuzen ere, ekintzailetza sustatzeko zenbait programatako esperientzia bizi izan duten gazteak eta aholkulariak elkartu dira: Talentum Schools, Talentum Startups eta honako gai hauek jorratzen dituzten Labak: Big Data, hezkuntza digitala, M2M, IoT, content marketinga, wearableak edo zibersegurtasuna, besteak beste.
Talentum Schoolseko tailer teknologikoek 50.000 saio baino gehiago egin dituzte orain arte, Movistar dendetan, ikastetxeetan, kanpalekuetan eta Espainiako 20 hiritan baino gehiagotan. Teknologiaren bidez euren ideiak egia bihurtzeko gai diren sortzaile digitalen belaunaldi berriaren prestakuntza sustatzen ari dira. Ekosistema digitaleko etenagatik oso kezkatuta dagoenez, Talentum Schoolsek 4 eta 18 urte arteko neska-mutilen kultura digitala eta bokazio teknologikoak suspertzen ditu, etorkizuneko profesionalak prestatzen laguntzeko.
Talentum Startupsek hiru urte daramatza abian, eta lan-esperientzia bakarra eskaini die ikasketa teknologikoetako 700etik gora unibertsitariori. Euren %80k lurralde nazional osoko start-upen proiektu teknologikoetan lan egin dute, eta %20k euren proiektua garatu dute aholkulari teknologikoaren eta beharrezko softwarearen zein hardwarearen laguntzaz.
Joinnovation Jardunaldian, Talentum Startups programen eta LABen edizio berrian parte hartzeko probak aurkeztu ziren informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloko gazte unibertsitarioentzat.
Talentum Startups programen eta LABen edizio berrian parte hartzeko, izangaiek JOINNOVATION ekitaldiarekin batera garatuko den on line proba egin beharko dute. Guztira, 2015. urtearen amaierara arte sartuko diren 350 izangai baino gehiago identifikatuko omen dira.
Informazioa web orri honetan dago ikusgai: www.talentumstartups.com