Hiru euskal unibertsitateetako ikasleek Trebetasunen Programako Adimen Emozionalaren Tailerrean parte hartu dute
2014/12/16
Abenduaren 10ean, asteazkena, “Bizkaiko profesionaltasunerako trebetasunak” programa eredugarrian parte hartzen duten ikasleek Adimen Emozionalaren Tailerra egin zuten. Programa hori aitzindaria da estatuan, bizkaia:talent-ek zuzentzen du, Bilbao Metropoli 30 Elkarteak koordinatzen du eta BasqueProren laguntza jasotzen du (Euskadiko Elkargo Profesionalen Elkartea: Euskadiko Ekonomialarien Elkargoa, Euskadiko Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkargoa eta Euskadiko Ingeniarien Elkargoa, besteak beste).
“Adimen Emozionala eta Autoezagutza” tailerrean, 34 ikaslek parte hartu zuten, Bilbao Metrópoli 30 Elkarteko Idoia Postigok eman zuen eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean egin zen 11:30etik 14:30era.
Tailerrean, zenbait tresna landu ziren, autoezagutzan, emozioen kudeaketan eta inoren emozioen aitorpenean zein eraginean aurrera egiteko eta, motibazioari, irmotasunari, helburuen eraketari… begira, lan-munduan ezarri ahal izateko.
Postigok ikasleei adierazi zienez, “oso kontuan hartu beharra dago geure izaeraren intuiziozko hondo sakonean sentitu egiten dugula, emozioz eginda gaudela”.
Orain arte, hori gutxitan hartzen zen kontuan lan-munduan, baina gaur egun funtsezko eta oinarrizko trebetasunetakoa da jakintza teknikoak zein lan-ibilbidea arrakastaz garatzeko orduan.