Bizkaia:talent-ek Bilbao Metrópoli 30en laguntzaz egin zuen Talentia Programako Profesionaltasun Tailerra
2015/06/30
Joan den ostiralean, ekainaren 12an, Bizkaiko Foru Liburutegian, bizkaia:talent-ek Bilbao Metrópoli 30en laguntzaz garatu zuen Talentia Programaren seigarren edizioko Profesionaltasun Tailerra.
Profesionaltasun Tailerrean, hiru euskal unibertsitateetako 22 ikaslek parte hartu zuten, Bilbo-Bizkaiko lurraldeak bilatzen duen XXI. mendeko profesionalaren ezaugarriak zein diren eta gure lurraldeko profesionalen abantaila lehiakorra zein den jakiteko.
Parte-hartzaileek oso ondo balioetsi zuten Profesionaltasun Tailerra, eta Talentia Programan bertan jarduera interesgarri moduan uztea gomendatu zuten.