Bizkaia Talent

Albisteak

Abian da Be Basque Ambassadors programaren bigarren edizioa


  • Nazioarteko 40 ikasle euskal enbaxadoreen sareko kide bihurtuko dira, hemengo gizartean eta lan-munduan txertatzeaz batera

Bizkaia Talentek Be Basque Ambassadors (BBA) programaren bigarren edizioa aurkeztu du, zeinaren xedea den nazioarteko unibertsitate-talentua atxikitzea eta lurraldean goi-mailako prestakuntza duten profesionalak sustatzeko, erakartzeko eta fidelizatzeko ekosistema bat sortzea.

Datozen bost hilabeteotan, gradu-, graduondo- edo doktoretza-ikasketak Bizkaiko unibertsitateetan egiten ari diren nazioarteko ikasleek, beren lan-ibilbidea gure lurraldean garatzeko motibazioa dutenek, beren marka pertsonala hobetuko dute, Euskadiko lan-merkatuan duten enplegagarritasuna hobetzeko, eta jarduera ugaritan parte hartuko dute: hitzaldi parte-hartzaileak, prestakuntza-tailerrak, bisitak puntako enpresetara, jarduera soziokulturalak…

Be Basque Ambassadors egitasmoaren helburua da halako gazteak gure herrialdeko gizartean eta lan-munduan txertatzea, eta, beren ibilbidea munduko beste toki batean garatuz gero, euskal enbaxadore izaten jarraitzea, gure lurraldearekiko loturari eta sentimenduari betiko eutsirik.

40 enbaxadore eta 17 herrialde
Programaren bigarren edizioan parte hartuko duten 40 parte-hartzaileak herrialde hauetakoren batekoak dira: Brasil, Txina, Kolonbia, Ekuador, Estatu Batuak, Georgia, Guatemala, India, Indonesia, Iran, Italia, Mexiko, Peru, Portugal, Puerto Rico, Errumania eta Vietnam.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×