Career Development Centre goi-mailako profesionalei zuzendutako tresna digitala da, ibilbide profesionala garatzeko aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen duena. Talentuaren Euskal Behatokitik, beste Plataforma batzuetatik eta Bizkaia Talenteko plataformako profil profesionaletatik datozen datuak erabiliz, prestakuntza handiko euskal lan-merkatuaren egoerari buruzko ikuspegi zehatza eskaintzen du.
Goi-mailako profesionala bazara, honako hauek egin ahalko dituzu:
- Zure sektorearen egungo egoera aztertu, baita horren egungo eta etorkizuneko joerak ere (gaitasunak, gehien eskatzen diren lanbideak, etab.)
- Zure profilera hobekin egotzen diren lan-aukerak ikusi.
- Euskadiko soldata gordin eta garbien batez bestekoa kontsultatu, arloaren, azpiarloaren, lanbidearen eta lan-esperientziaren arabera.
- Euskadin ibilbide profesionala jarraitzea erabakitzen duen profesional batek izan ditzakeen zerga-abantailei buruzko informazio zehatza eskuratu.
- Euskadiko bizi-kalitatea alderatu ahal izango duzu Europar Batasuneko (EB) beste herrialde eta/edo eskualde batzuekin, baita Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) herrialdeetako eskualdeekin ere.
Career Development Centrek eskaintzen duen aholkularitza merkatuko estandarren arabera oinarrituta dago, Talentuaren Euskal Behatokitik lortutako informazioarekin eta ESCO sailkapenaren arabera egituratuta (gaitasunen, konpetentzien, kualifikazioaren eta lanbidearen Europako sailkapen eleaniztuna).