Headhunting Support Centre (HSC) euskal erakundeetako giza baliabideetako profesionalentzat diseinatutako tresna digitala da. Langileen errekrutatze-estrategian laguntzea du helburu, ez bakarrik beren beharretara ondoen egokitzen den goi-mailako talentua lortzeko, baita prozesuak azkartzeko, baliabideak optimizatzeko eta lan-ibilbidea garatzeko planetan laguntza eskaintzeko ere.
Euskadiko erakunde bateko ordezkaria bazara:
- Sarbidea izango duzu profil profesionalen bilatzaile batera. Horrek, milisegundo gutxi batzuetan, milaka profil aztertu eta hitz-gako eta/edo askotariko ezaugarrien arabera sailkatuko ditu.
- Lan-merkatuak gehien eskatzen dituen lanpostuak, zeharkako gaitasunak eta gaitasun teknikoak ikusiko dituzu, baita gaitasun horiek denboran duten bilakaera ere.
- Profesionalei beren lan-ibilbideko plana garatzen lagunduko diezu.
- Profesionalek euskal lan-merkatuan dituzten beharren joerak aztertuko dituzu, sektoreka eta hezkuntza-eremuka konbinatuta.
- Euskadiko abantaila fiskalei buruzko informazio zehatza izango duzu, atzerritik datozen goi-mailako profilak kontratatzeagatik.
- Zure lan-eskaintzak hautagai onenekin automatikoki lotzen dituen matching-sistema automatikoaz baliatuko zara.
- Soldaten atal espezifiko bat izango duzu eskura, eta, bertan, Euskadiko lan-merkatuko soldata gordinen eta garbien batez bestekoa kontsultatu ahal izango duzu, beste hiri eta herrialde batzuekin alderatzeaz gain.
- Euskadiko bizi-kalitatea alderatu ahal izango duzu Europar Batasuneko (EB) beste herrialde eta/edo eskualde batzuekin, baita Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) herrialdeetako eskualdeekin ere.