BE BASQUE DUAL CAREER CENTRE
Europako ikerketen arabera, goi-mailako profesionalak gero eta gehiago mugitzen dira Dual Career bikote gisa. Mugikortasun geografiko horrek eragina du haien bizitza pertsonal eta profesionalean. Kalifikazio handiko profesionalak erakarri nahi izanez gero, eragileek horri heldu behar diote.
Erakunde horien erakargarritasuna ez dute proiektu bikainek soilik definitzen, baizik eta integrazio soziokulturaleko faktore gehigarriek eta, batez ere, bikoteko bi kideek elkarrekin bizitza-proiektu bat garatzeko ikuspegi profesionalek. Horrek eragina izango du gure herriak ahalik eta gehien susta dezan ezagutzan, berrikuntzan eta sormenean oinarritutako ekonomia.
Bizkaia Talent hutsune horren jakitun da. Hori dela eta, Be Basque Dual Career Centre dauka, honako helburu hauek dituena:
- Harrera zerbitzuko erabiltzaileen bikoteak banan-banan aztertu eta orientatzea, lan-integrazioaren eta integrazio soziokulturalaren inguruan, baita kontratazioari, ekintzailetzari eta boluntariotzari dagokienez.
- Sistemako eta gure sareko eragileekin bitartekari lanak egitea.
- Finantzaketari eta dirulaguntzei buruzko informazioa ematea.
- Jarduerei eta ekitaldiei buruzko informazioa ematea.
- Erakundeei laguntzea, beharrezko talentua erakartzeko eta atxikitzeko negoziazio-tresna gisa.
- Gure datu-basea eguneratzea, euskal erakundeak laguntzeko profil espezifikoen bilaketan.
Horrelako estrategia bat gauzatzeko, ezinbestekoa da ekosistemako eragileen laguntza. Hori dela eta, hainbat eragileren sare gero eta handiago batek gure herrialdean laneratzeko eta gizarteratzeko goi-mailako prestakuntza duten akademiko eta profesionalen bikoteak bideratzen ditu.