HIZKUNTZAK
1. Hizkuntza-aniztasuna Euskadin
Euskadik 2 hizkuntza ofizial ditu: euskara eta gaztelania.
Hizkuntza Eskola Ofizialek, Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak, UHUNek eta eskola pribatu askok eskaintzen dute gaztelania, euskara eta beste hainbat hizkuntza ikasteko eta horien ezagutza maila ebaluatu nahiz egiaztatzeko aukera.
2. Gaztelaniaren Ikaskuntza
Jarraian, gaztelania eta/edo euskara eta beste hizkuntza batzuk irakasten dituzten erakunde garrantzitsuenak aipatuko ditugu.
Cervantes Institutua
Cervantes Institutua gaztelaniaren sustapen eta irakaskuntzan nahiz Espainia eta Hispanoamerikako kulturaren zabalkundean diharduen erakunde publikoa da.
Institutuak gaztelania-ikastaroak ere eskaintzen ditu Interneten.
Euskadin, egiaztatutako lau zentro daude:
INSTITUTO HEMINGWAY
Bailen kalea, 5
48003 Bilbo
Tel.: +34 94 416 79 01
www.institutohemingway.com
EL AULA AZUL
San Martin kalea, 50
20007 Donostia
Tel.: +34 943 45 29 81
www.elaulaazul.com
LACUNZA
Mundaiz Bidea, 8
20012 Donostia
Tel.: +34 943 32 66 80
www.lacunza.com
TANDEM SAN SEBASTIÁN
Pasaia kalea, 4
20013 San Sebastián
Tel.: +34 943 32 67 05
www.tandemsansebastian.com
CENTRO EXAMINADOR DELE (Instituto Cervantes)
Deustuko Unibertsitateko CIDE (Gaztelaniako Deustu Nazioarteko Zentroa)
3. Euskararen Ikaskuntza
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea – HABE
HABEren oinarrizko helburua helduen euskalduntzea eta alfabetatzea sustatzea da.
Euskaltegia
Euskaltegia helduei euskara irakasteko zentro bat da. Beren izaera juridikoari dagokionez, EAEko euskaltegiak publikoak edo pribatuak izan daitezke. Euskaltegi publikoak (udal euskaltegiak) udalenak dira. Euskaltegi pribatuetako asko federazioetan elkartzen dira (AEK, Elkarlan, Batuz, IKA). Hala ere, badaude federatuta ez dauden batzuk, esaterako Bai&by edo Mondragon Lingua.
Informazio gehiago hemen
Euskaltegiez gain, euskara irakasten duten beste hainbat zentro daude:
Beste baliabide batzuk
Euskara-ikasleentzako Ikasbil atarian, hizkuntza hau ikasten lagunduko dizuten bideoak, audioak eta testuak aurkituko dituzu.
Diru-laguntzak
HABEn, euskara ikasteko diru-laguntzak eskura ditzakezu. Zure udaletxean ere galde dezakezu ea laguntzarik ematen duten ikastaroak egiteko.
4. Beste hizkuntza eta zentro batzuk
- Hizkuntza Eskola Ofiziala (HEO) Estatuko hizkuntza ofizialak eta atzerriko hizkuntzak irakasten dituen zentro publikoa da.
- HUUZ-UHUN (Hizkuntzen Urrutiko Unibertsitate Zentroa)
- British Council Bilbao
- Merkataritza Ganberaren Hizkuntzak Ikasteko Zentroa
- Hizkuntza-eskolen direktorioa