AISIA (KULTURA, GASTRONOMIA, KIROLA, ENTRETENIMENDUA, TURISMOA)
1. Kultura
Euskadin lehen mailako kultura-giroaz goza dezakegu. Artea eta historia erabateko harmoniaz uztartzen dira kultura-eskaintza zabalarekin. Besteak beste, nazioartean ospe handia hartu duten musika-jaialdiak nabarmendu behar dira, eta baita proposamen errotuagoak ere: Getxoko Jazz Jaialdia, Donostiakoa eta Gasteizkoa.
Donostiak zinemarekin duen harremana ere ezin dugu ahaztu. Horren erakusgarri dira Donostiako Nazioarteko Zinema Jaialdia, eta hark bezain ospe handia duen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, urriaren amaieran antolatzen dena.
Euskadi, gainera, aberastasun artistiko handiko lurraldea da. Labar-pinturez gain, monumentu megalitiko ugari eta hainbat garai historikotako aztarnategiak aurkituko ditugu. Erromanikoak, gotikoak eta errenazimenduak ere beren ordezkaritza dute hiru lurraldeetako monumentu enblematikoetan; eta kutsu modernistaz beteriko apustu arkitektoniko berriek egungo Euskadin duten garrantzia ezin dugu ahaztu.
Kultura-ibilbide honetan, Euskadiren museo-eskaintza interesgarri bezain aparta nabarmendu behar dugu: Guggenheim Bilbao Museoa, arte garaikidearen arloan nazioarteko erreferente dena; Gasteizko Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, edo Bilboko Arte Ederren Museoa. Horrez gain museo etnografikoak eta interpretazio-zentroak aipatu behar dira, eta Euskadik gordetzen dituen sekretuak ikusteko aukera ere badago.
Museoak
2. Gastronomia
Euskadin, gastronomia gure kulturaren zatitzat jotzen da. Lehengaien kalitate apartagatik eta sasoiko produktu naturalen eskaintza zabalagatik, Euskadi goi mailako gastronomiaren sinonimotzat hartzen dute mundu osoan.
Proposamen tradizionalekin batera (miniaturazko sorkuntza bihurtzen ari diren pintxoen aukera zabala; sagardotegiak; gastronomia-elkarteak edo gastronomia-jaiak), plater abangoardistenak aurkituko ditugu, “Euskal Sukaldaritza Berria” izenaz ezagutzen den mugimenduko sukaldariek sortuak.
Azpimarratzekoak dira, halaber, Arabako Errioxan egindako ardoak, Errioxa Jatorri Deitura dutenak. Errioxako ardoaz gain, Euskadik beste ardo berezi batzuk ditu. Adibidez, Bizkaia, Getaria eta Arabako Txakolina, horiek ere Jatorri Deituraz babestuak. Sagardoa ere aipatu behar da. Edari honek jarraitzaile asko ditu, batez ere “sagardo-denboraldia” delakoan (urtarriletik maiatzera bitartean).
3. Kirola
Euskadin mota askotako azpiegiturak daude hainbat kirol-jarduera egiteko. Golf-zelaiak, hamarnaka futbol-, tenis- eta saskibaloi-zelai, zentro hipikoak, frontoiak eta igerileku ugari aurkituko ditugu lurralde osoan zehar sakabanaturik.
Jarraian, euskal hiriburuetako kirol-zentro nagusiak aipatuko ditugu:
Bilbo
Donostia
Gasteiz
Surfa
Itsas kirolak gogoko dituztenek, esaterako surflariek, egundoko olatuak aurkituko dituzte Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartzetan.
Mendi-ibiliak
Euskadiren kirol-eskaintza oso zabala da arlo honetan: 130 kilometro ibilbide berde egokitu dira mendi-ibilientzat, eta horrez gain, eskalada eta espeleologia egiteko edo mendiko bizikletan ibiltzeko hainbat toki daude.
Beste proposamen batzuk:
4. Entretenimendua
Euskadik aisia-eskaintza oso zabala du, gure astialdiari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.
Kultura Agendak
Antzoki Sarea
Jaialdiak
Olgetarako Eremuak
Olgetarako eremuak aire zabalean dauden lekuak dira, eguna landan igarotzeko behar den ekipamenduaz hornituak.
Izotz Pistak
Aquariuma
Taberna Eremuak
Herri guztiek dauzkate taberna, pub eta diskoteken eremuak. Batez ere asteburuetan eta udan, gazte zein helduez gainezka egoten dira leku horiek. Taberna gehienetan, barrak pintxoz beterik egoten dira. Euskal gastronomiaren erakargarririk handienetako bat dira pintxoak.
Ordutegiak
Kafetegiek, eta baita taberna batzuek ere, goizeko 8:00 – 8.30ak aldera irekitzen dute, eta gosariak ematen dituzte gutxi gorabehera 10:00 – 10:30ak arte.
Normalean, bazkaria 13:00etik aurrera izaten da, baina jatetxeak eta tabernak 14:00etatik aurrera hasten dira betetzen. Afariak 21:00ak eta 22:00ak bitartean hasten dira, batez ere asteburuetan. Jatetxeetako sukaldeak 23:00ak arte egon ohi dira zabalik.
Tabakoa
2011ko urtarrilaren 2an, tabakoaren kontrako lege berria sartu zen indarrean. Erretzea debekatuta dago Espainiako eremu publiko itxi guztietan, ostalaritza-establezimenduetan barne, besteak beste taberna eta jatetxeetan.
Alkohola
Adin nagusikoek (18 urtetik gorakoek) edari alkoholdunak erosi eta/edo kontsumitu ditzakete.
Kasinoak
Gure erkidegoak bisitariei eskaintzen dizkien bi kasino garrantzitsuenak Kursaal Kasinoa eta Nerbioi Kasino Handia dira. Donostia eta Bilboko erdialdean kokatuta daude, hurrenez hurren.