EUSKAL HEZKUNTZA SISTEMA
1. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Euskal Autonomia Erkidegoan eskolatzea doakoa da 3tik 16 urtera eta nahitaezkoa 6 urtetik aurrera. Honako hauek hartzen ditu barne:
- Haur Hezkuntza (HH): 3-6 urte
- Lehen Hezkuntza (LH): 6-12 urte
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH): 12-16 urte
Ikastetxe motak
Ikastetxe publikoak, kontzertatuak (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru-laguntza jasotzen duen irakaskuntza pribatua) eta nazioarteko ikastetxeak.
Euskadiko nazioarteko ikastetxeetan salbu, irakaskuntza bi hizkuntzatan eskaintzen da: euskaraz eta gaztelaniaz. Biak Erkidego honetako hizkuntza ofizialak dira.
Unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen zerrenda (Euskadiko ikastetxe eta institutuak)
Euskadin nazioarteko bost ikastetxe daude:
Bizkaia:
- American School of Bilbao
- Deutsche Schule Bilbao
- Lycée Français de Bilbao
- ST George’s English School
Gipuzkoa:
Informazio gehiago:
2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa
Derrigorrezkoa ez den irakaskuntza 16tik 18 urtera.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditzen duten ikasleek “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatua” Titulua eskuratzen dute eta haren bidez batxilergoa edo erdi mailako heziketa-zikloak egin ditzakete.
Batxilergoa
- Borondatezko hezkuntza.
- Ikasleak “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatua” titulua izan behar du.
- Lau modalitate daude: Arteak, Natura eta Osasun Zientziak, Teknologia, eta Giza eta Gizarte Zientziak, Musika eta Dantza Batxilergoaz gain.
- Bi ikasturteko iraupena.
Amaitzean, ikasleek batxiler-titulua lortzen dute eta haren bidez bigarren hezkuntzaren ondoko ikasketak egin ditzakete: Unibertsitatea edo Goi Mailako Heziketa Zikloak.
Erdi Mailako Berariazko Lanbide Heziketa
- Borondatezko hezkuntza.
- Bigarren Hezkuntzaren ondoko irakaskuntza:
- Oinarrizko lanbide-tituludunak (erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera izango dute)
- Teknikari tituludunak (goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera izango dute)
- Heziketa-ziklo batek – 2.000 irakastordu irauten du (batzuek, salbuespen gisa, 1.400 ikastordu irauten dute), bi ikasturtetan banatuta.
3. Unibertsitateko Goi Hezkuntza
Euskal unibertsitate-sistema Goi mailako Hezkuntzaren Europako Esparruan (GHEE) sartzen da, Bologna gisa ere ezaguna. Bolognako Planaren xedea da tituluen sistema malgu, konparagarri eta bateragarria lortzea, ikasleen lan-aukerak areagotu eta horien mugikortasuna errazteko, eta aldi berean, Europako goi mailako hezkuntza-sistemaren nazioarteko lehiakortasuna indartzeko. Honako titulu hauek lor daitezke:
- Titulu homologatuak: balio ofiziala dute Espainiako Estatu osoan.
- Titulu propioak: horiek eskaintzen dituzten unibertsitateek bakarrik emanak.
Unibertsitate-tituluen sistema:
Gradua eta Graduondoa, hiru ziklotan egituratuta:
- Lehen Zikloa edo Gradua: izaera profesionaleko jarduerak prestatzera xedaturiko oinarrizko eta heziketa orokorreko ikasketak. Zikloa gainditzean, ikasleak dagokion titulua jasotzeko eskubidea izango du Gobernuak erabakitzen duenaren arabera.
- Bigarren Zikloa edo Graduondoa: izaera espezializatuko edo diziplina anitzeko prestakuntza aurreratua, espezializazio akademiko edo profesionalera xedatua, edo ikasleak ikerketa-jardueretan abiarazteko xedea duena. Zikloa gainditzean, ikasleak Master-titulua jasotzeko eskubidea izango du.
- Hirugarren Zikloa: Doktore-tesia egin eta aurkezteko tekniken prestakuntza aurreratua. Zikloa gainditzean, ikasleak Doktore Titulua jasotzeko eskubidea izango du (goi mailako hezkuntzako maila akademiko gorena, irakaskuntzan eta ikerketan lan egiteko ahalmena ematen duena).
Informazio gehiago:
Euskal Herriko Unibertsitatea
Euskadiko unibertsitate-sistema publikoa osatzen dute hiru lurralde historikoetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) unibertsitate-ikastegi ofizialek eta atxikitako zentro gisa sortu ziren hainbat Unibertsitate Eskolek.
Informazio interesgarria:
- Ikerketaren Arloko Errektoreordetza: Zientziarekin eta ikerketarekin lotutako gaiei buruzko zerbitzuak eta informazioa eskaintzen dizkio unibertsitate-komunitateari.
- Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza.
- Transferentzia eta Berrikuntza IETB.
Deustuko Unibertsitatea
Gaur egun, Deustuko Unibertsitateak bi campus ditu Euskal Herriko kostaldean dauden bi hiriburuetan: Bilbon eta Donostian; eta bi egoitza: Vitoria-Gasteiz eta Madril.
Informazio interesgarria:
- Nazioarteko harremanak
- Ikerkuntza. Deustun ikerketak hazkunde esanguratsua izan du azken hamarkadetan, ekoizpen zientifikoa areagotzearen eta nazioarteko proiektu eta sareetan parte hartzearen bidez, bikaintasunerako bidean aurrerapausoak emateko
- DeustoAlumni: Deustuko Unibertsitateko ikasle zaharren komunitatea, Alumnitarren arteko topaketarako eta elkarrizketarako gunea.
Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea enpresa-munduarekin oso lotua dagoen unibertsitate gazte bat da eta hori ikasle guztientzat da onuragarria.
Gaur egun, Unibertsitateko hiru Fakultate eta Eskola bat ditu:
- Goi Eskola Politeknikoa
- Enpresa Zientzien Fakultatea
- Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
- Gastronomia Zientzien Fakultatea
Uned-Euskadi
Lanaldia eta unibertsitate mailako heziketa bateragarri egiteko aukera ematen du Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak.
TECNUN-Donostiako Ingeniarien Goi Eskola
Nafarroako Unibertsitateari dagokio eta etorkizuneko ingeniariak izango direnen prestakuntza profesional eta zientifikoan laguntzea du helburu.