Deustu, Informatika Ingeniaritza ikasketak dituzten Europako 25 unibertsitate onenen artean
2020/03/17
- Euskal unibertsitatea Espainiako estatuko hirugarren onena ere bada, aipatu esparruan
Europako Batzordeak 25 unibertsitate europar onenen artean jarri du Deustuko Unibertsitatea, U-Multirank rankingaren arabera, zeinak unibertsitateak mundu-mailan sailkatzen dituen, goi-mailako hezkuntza-erakundeen rankinga osatzeko ikuspegi berri batekin.
2019ko edizioan, Informatika Ingeniaritzaren alorrean, U-Multirankek Europako 185 eta Espainiako 49 unibertsitateri buruzko datuak eskaini ditu, eta Deustuk goi-mailako errendimendua erakusten duten 21 adierazle lortu ditu, guztira ebaluaturiko 35en artean; 2017an, 9 eskuratu zituen.
Hala, Deustuko Unibertsitatea Espainiako estatuko 3 onenen artean dago, Informatika Ingeniaritzaren esparruan; aurretik Pompeu Fabra eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa ditu.
Ranking instituzionalari dagokionez, Deustuk goi-mailako errendimendua erakusten duten adierazleen % 33 lortu du; 2018ko edizioan, ehunekoa 29koa izan zen. Bi eremutan nabarmentzen da bereziki: eskualde-mailako garapenerako ekarpena eta nazioarteko orientazioa, non hizkuntza atzerritar titulazioen eta ikasleen nazioarteko mugikortasunaren adierazleetan notarik altuena lortu duen.