Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talent, talentuaren nazioarteko adibidea, Toscana Tech 2018 topaketan, Florentzian

2018/11/28

  • 4.0 Industria eta talentuaren erronkei buruzko saio batean hartu zuen parte, Euskadiko elkarteak goi-mailako prestakuntzadun talentua lurralde-mailan kudeatzeko orduan duen arrakastaren gakoen berri emateko.

Joan den azaroaren 19an eta 20an, Florentziako Biltzar Jauregian, Toscana Tech topaketaren bigarren edizioa egin zen, Toscana eskualdeak sustatuta eta antolatuta, digitalizazioaz eta 4.0 Industriaz aritzeko, berrikuntza jarrita ekoizpen-prozesu garaikidearen erdigunean.

Bizkaia Talenten zuzendari gerente Ivan Jimenezek, mahai-inguru batean, Luciano Fratocchirekin (Universidad de L’Aquila) eta Giulio Guascorekin (Uno Maglia) batera, Industria 4.0ren baitako politiken eraginez jardun zuen, politika hori dela-eta Italiako enpresa ugarik hornidura-kate berritzaileak berregin baitituzte eskualdeko industria-esparruetan, bai eta egoera horretan talentua erakartzeko zailtasunez ere. Jimenezek azaldu zuen zein funtsezko osagairi esker bilakatu den Euskadi, Europan, talentua erakartzeko eta kudeatzeko lanean gero eta aurrerago egiten ari den zentroetako bat, eta dibertsitatearen kudeaketaren garrantzia nabarmendu zuen talentuarekin loturiko politiketarako funtsezko osagai gisa.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×