Bizkaia Talentek Career Development Centre aurkeztu du Helsinkin Unibertsitate-Industria arteko Interakzioari buruzko Nazioarteko Biltzarrean
2019/06/26
- Bizkaia Talent Unibertsitate-Industria Berrikuntzaren Sarearen (UIIN) urteko biltzarrean izan zen, Helsinkin
Helsinkin, Europako hiriburu berritzaileenetako batean, mundu osoko bostehun zuzendari, profesional eta ikertzaile inguru bildu ziren Unibertsitate-Industria arteko Interakzioari buruzko Nazioarteko Biltzarraren zazpigarren edizioan, ekainaren 18tik 20ra, Unibertsitate-Industria Berrikuntzaren Sareak (UIIN) eta Finlandiako Hezkuntza Ministerioak antolatuta.
Hiru egunez, bertaratuek ezagutza partekatu zuten funtsezko bost ardatzetan oinarrituriko biltzarrean:
• Unibertsitatearen eta Industriaren arteko interakzioaren gaineko zientzia eta praktika uztartu.
• Kulturaren/tokiko ingurunearen eta bertako jardunbide egokien gaineko ezagutza.
• Ekintzailetza-zentroetako itzal handiko liderrak, zientzialari adituak, gerenteak eta abar ezagutu.
• Tailer praktikoetan egon eta parte hartu.
• Sareen hedapena (networking), bai eta ezagutzarena ere.
Ivan Jimenez Bizkaia Talenten zuzendari gerenteak “Designing and delivering curricula for the skills of tomorrow” saioan parte hartu zuen, non goi-mailako talentua eskualde-esparruan kudeatzeko Be Basque estrategiaren berri eman zuen. Horrez gain, Career Development Centre (CDC) tresna berria aurkeztu zuen: berritzailea eta munduan bakarra, CDCk aholkularitza digital pertsonalizatua eta profesional bakoitzaren profilera egokituriko lan-aukerak eskaintzen ditu, besteak beste, Euskadin lan-ibilbidean aurrera egitea helburu.