UPV/EHU, estatuko bigarren unibertsitatea spin-off enpresen sorreran eta transferentziari lotutako fakturazioan
Zarateman
- 2021ean, Euskal unibertsitate publikoak 12 spin-off enpresa sortu, eta 10 milioi euro fakturatu zituen, erakunde, elkarte eta enpresekin egindako kontratuen bidez.
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) bigarren unibertsitatea izan zen spin-off enpresen sorreran estatu osoan 2021. urtean, lehen lekuan dagoen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren ondoren. Zehazki, 2021ean 12 enpresa sortu ziren, eta horien artetik, 8ren jatorria teknologia berrien ustiapenen arloan diharduten ikertaldeetan dugu. Gorantz doan lerro batean, UPV/EHUk 10 enpresa sortu zituen, 2019an; 11, 2020an, eta, 12, azken ekitaldian, hots, 2021ean.
Patenteak eta ustiapen lizentziak
Patenteen eta ustiapen lizentzien arloan, 2021ean euskal unibertsitate publikoak 103 patente eskatu zituen, 1.000 patenteen marka gaindituta eta urteko ekoizpena hiruz biderkatuta bost urtetan baino ez. Azken hiru urteetako historikoari erreparatuta, UPV/EHUk 92 patente sortu zituen 2019an, 78 2020an, eta 103 2021ean. Ustiapen lizentziei dagokienez, euskal unibertsitateak 10ez biderkatu ditu unibertsitateko teknologiak enpresetan ustiatzeko lizentziak, eta azken hiru urteetan goranzko joera izan du, 15, 18 eta 27 lizentziarekin, hurrenez hurren.
Fakturazio bidezko sarrerak
Urtearen amaieran, fakturazioa 10 milioi € ingurukoa zen, eta erakunde, elkarte eta enpresekin sinatutako 1.300 kontratuen langa gaindituta zegoen. Horrela, urteko kopurua bikoiztu egiten da, duela bost urtekoarekin alderatzen badugu. 2019an, 1.251 kontratu hitzartu ziren; hurrengo urtean, 1.166, eta 2021ean, 1.300.
Egin klik hemen informazio gehigarria ikusteko