Euskadik 18.246 lanpostu garbi sortu zituen 2017an
2018/03/23
- Langabezia-tasa %10,6koa da, azken ekitaldian puntu bat eta erdi jaitsi ostean.
Euskal lan-merkatua zorioneko dago, 2018. urtearen hasieran 915.000 langile zituelako eta azken ekitaldian lanaldi osorako 18.246 lanpostu garbi gehitu zirelako kopuru horretara. Hori dela eta, batez besteko hazkuntza %2,1ekoa izan da 2017. urtean.
Langabetuen ehunekoa %10,6koa da, eta, enpresarien iragarpenen arabera, tasa %8raino jaitsiko da abendurako. Horrela, Eusko Jaurlaritzak, ezarritako helburua lortuko du 2019an sartzerako, izan ere, %10etik beherakoa izango dela adierazi zuen.
Sektoreei dagokienez, gehien hazi zena zerbitzu-sektorea izan zen (%3,1); eta, ostean, industria eta eraikingintza (%2,7 eta %2,5, hurrenez hurren).
Datu horiek kontuan hartuta, 2014. urtean hasitako enplegu-susperraldiari emango zaio jarraipena, harrezkero 66.000 lanpostu baino gehiago sortu baitira. 2018. urterako aurreikuspenen arabera, 15.000 inguru lanpostu berri sortuko dira.