Nazioarteko profesionalek Bilboko Elkarte Filarmonikoa ezagutu zuten
2019/03/11
- Hogeita hamar profesional inguruk Bilboko kultur erakundearen instalazioak bisitatu zituzten
Joan den martxoaren 1ean, Bizkaia Talentek urteko lehenengo jarduera soziokulturala antolatu zuen, Relocation and Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren baitan, zeinak profesionalen arteko harremanak eta lan-esparrukoak sustatzen dituen, profesionalok errazago gizartera daitezen gurean.
Goi-mailako prestakuntzadun nazioarteko hogeita hamar profesionalek eta beren familiek Bilboko Elkarte Filarmonikoa ezagutu zuten. XIX. mendearen amaieran sortua, neguko hiletan mailarik goreneko kontzertu-denboraldia antolatzen du, eta, ehun eta hemezortzi urte ondoren, Europako kontzertu-denboraldien arteko agertoki paradigmatikoa da.
Bisita egin ostean, gure artean ia hamarkada bat daramaten profesionalek zein Euskadira iritsi berriek inguruko taberna batean jarraitu zuten beren esperientzien eta sentipenen gainean hizketan.
Partaideak hainbat herrialdetakoak ziren, hala nola Egipto, Iran, Irlanda, Italia, India, Japonia, Mexiko, Herbehereak, Dominikar Errepublika, Turkia, Venezuela… Horrez gain, atzera estatura eta Euskadira itzulitako profesionalak ere bazeuden, orain enpresa hauetan dihardutenak: SENER, IDOM, GAIKER-IK4, Deustuko Unibertsitatea, EHU, CIC bioGUNE, BCAM, BCMaterials, BC3, Ikerbasque, Tecnalia eta Siemens Gamesa.