Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

World Cuisine Leagueren baitako beste saio bat, oraingoan Bilbon bizi den ekintzaile kolonbiar batekin

2021/06/23

  • Carlos Mariño arkitekto eta ekintzaile kolonbiarrak ekiteko funtsezko osagaiak zein diren azaldu eta 2019an Euskadira iritsi zenetik bizi izan duen esperientzia kontatu du.

Bizkaia Talentek lanean jarraitzen du lan-esparruko birkokatzearen gaineko esperientzia iradokitzileak nazioarteko komunitatearen zerbitzura jartzeko. Horretarako, Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren barruan, World Cuisine Leagueren beste saio bat antolatu bere garaian lan-ibilbidea Bizkaian jarraitzearen aldeko apustua egin zuen goi-mailako prestakuntzadun profesional batekin.

Oraingoan, Carlos Mariño arkitekto eta ekintzaile kolonbiarra izan da protagonista. Ekiteko funtsezko zenbait alderdiren berri emateaz gain, Kolonbiako gastronomiako bere platerik gogokoena ezagutarazi digu: enpanadak.

Mariño pandemia hasi baino apur bat lehenago iritsi zen Bilbora, 2019. urtearen amaieran. Haren esanetan, arkitektura-ikasketak hautatu zituenean ez zen oso “kontziente”, eta berehala konturatu zen DNAn “ekintzailetza eta jakin-mina” zeramatzala. Pertsona ekintzailea izateko, osagai hauek eduki behar omen dira: “Erresilientzia, egiten duzun horren gaineko obsesioa, bizkortasuna, komunikatzeko eta beste pertsona batzuk inspiratzeko lidergoa, taldean lan egiten jakitea eta errealitatearen ikuspegi osoa edukitzea”.

Euskadi “ekintzailetzarako ingurune potentziala” dela uste du, “enpresak eta startup-ak sortzen laguntzeko programa oso sendoak” dituelako. Hala ere, faltan sumatzen du hemengo jendartean “erronkei aurre egiteko eta proiektu berritzaileen alde borrokatzeko arriskatzeko orduan pentsaera irekiko pertsonak” aurkitu ahal izatea.

Halaber, aitortu digu Kolonbiako zoriontasun-giroaren hutsunea sentitzen duela, eta, batez ere, bere sorterriko enpanadena, gaztaz edo haragiz, baina sekula ez hegalaburrez, eginak dauden horiena.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×