World Cuisine League ekimenaren bosgarren saioa, nazioarteko komunitatearen integrazio soziokulturala sendotzen jarraitzeko
2021/05/28
- Abolfazl Shirazi ingeniari eta ikertzaile irandarrak 2016an Bizkaira etorri zenetik bizi izan duen esperientzia profesional eta pertsonala azaldu du.
Bizkaia Talenten Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuak World Cuisine Leagueren saio gehiago antolatzen jarraitzen du. Egitasmoa goi-mailako prestakuntza duten eta bere unean lan-ibilbidea Bizkaian jarraitzea erabaki zuten nazioarteko ikertzaile eta profesionalen lan-birkokapenari buruzko esperientzia iradokitzaileei eskainia dago.
Oraingoan, Abolfazl Shirazi irandarra izan zen protagonista, ingeniari aeroespaziala eta konputazioaren zientzietan doktoratua. Saioko parte-hartzaileei bere lan-ibilbidea garatzeko ekosistema gisa Bilbo hautatzeko orduan aintzat izan zituen “osagaien” berri eman zien. Egun, machine learning eta data science arloetako ikertzailea da BCAM-Basque Center for Applied Mathematics erakundean.
Shirazi 2016an heldu zen Bilbora, eta bertan topatu zituen osagaiak izateari garrantzitsua deritzo ikertzeko: “Norberari gustatzen zaion horretan erabateko arreta jartzeko askatasuna, mundu osoko profesionalak eta laguntza instituzional publiko zein pribatua (Bizkaia Talent, beka-programak, BEAZ Bizkaia)”.
Irango ikertzaileak “Bizkaian dagoen nazioarteko giroa” nabarmendu zuen, “jendearen adeitasuna, gastronomia, Bizkaia Talenten zerbitzuak eta BBK Talent Home programa”, zeinek “beste profesional batzuekin harremanetan sartzen eta hemengo kultura ezagutzen” lagundu zioten. Hala ere, bere sorterriko janariaren eta adiskideen falta sumatzen duela aitortu zuen, edozein hazkuntza eta garapen profesionaleko prozesutan gauzak irabazi eta galdu egiten direla erantsita.